Zu bezain ahul

Karmele Jaio
Elkar, 2007
Literatura

2016-03-29 Iruzkin 1

Berekoiak izatea bezain berezkoa dute gizon-emakumeek bata besteaz arduratzea, nolabaiteko enpatia sentitzea; eta bi sentimendu horien arteko konbinazio eta joko amaiezinek taxutzen dute giza harremanen mapa zabal bezain konplexua. Guraso zaharrekiko erlazio mingotsak, seme-alaba txikienganako maitasun-loturak, senar-emazteen ohikotasunetik asperdurara bitarteko muga lausoa, maitaleen arteko xantaiak eta menpekotasunak, aspaldi ikusi gabeko horren itzulerak sortzen digun durduzamendua…



Iruzkin 1 "Zu bezain ahul"

  1. Unai
    Unai
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Gu bezain ahul dira ipuinotako protagonistak, zenbaitetan, gu baino ahulago agertzen dira euren bizitzetatik ezin irtenik. Eguneroko istorioak dira, gure alboan gertatzen direnak, sarri guri geuri gertatzen zaizkigunak. Pertsonaiak ez daude eroso egokitu zaizkien bizitzetan, baina ez dute ihesbiderik aurkitzen, ez dakite zelan aldatu, zein bide hartu. Eta hala ere ezin dezakegu esan noraezean dabiltzala. Izan ere, euretako askok oso ondo dakite zertan ari diren, zergaitik ailegatu diren egoera horretara. Gu bezain ahul direlako pertsonaiak… zu bezain ahul.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna