Nire amak ez dauka erremediorik

Antxiñe Mendizabal
Elkar, 2009
Eleberria

2016-03-29 5 iruzkin

Iratik hamabi urte ditu eta oso argi ditu bere nahiak eta helburuak. Amak, ordea, oso bestelako ideiak ditu gauza askotan; espezial samarra da, xelebrea ez esateagatik. Bateko artista izan nahi du, besteko naturista, eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio. Estutasun bat baino gehiago pasa behar izaten dute aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri jaso ditu orrialde hauetan.



5 iruzkin "Nire amak ez dauka erremediorik"

  1. Haizea Pelaez
    Haizea Pelaez
    2017-12-20 ARRATIA BHI

    IZENBURUA: Nire amak ez du erremediorik
    EGILEA: Antxiñe Mendizabal
    ARGITALETXEA: Elkar
    URTEA: 2009
    BILDUMA: Xagu Xar

    Eleberri honetan 12 urteko neskatxa bat agertzen da eta erremediorik ez duen ama xelebrearekin bizi da, Irati. Amak, batean artista izan nahi du, bestean naturista, eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio.

    Estutasun bat baino gehiago pasa behar izaten dute aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Baina, Irati oso ulerkor agertzen da amarekiko eta maitasunez onartzen du. Honela, Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri kontatzen dizkigu lehenengo pertsonan liburu honetan.

    Nire amak ez du erremediorik liburua, gaur egungo gazteentzat eginda dago, irakurtzen duzun bitartean, gauza askotan identifikatuta sentitzen gara.

  2. Izaro Mazo
    Izaro Mazo
    2017-12-20 ARRATIA BHI

    Izena: Nire amak ez dauka erremediorik
    Egilea: Aintxiñe Mendizabal
    Marrazkilaria: Morkots
    Urtea: 2009
    Argitaletxea: Elkar
    Bilduma: Xagu Xar

    Irati izeneko 12 urteko neska baten bizitza nahiko aztoratuta dago. Berari gehien aztoratzen dion pertsonari buruz hitz egingo du, bere amari buruz hain zuzen ere. Iratiren ama, mila pertsonalitate, izaera zein umoredun pertsona haietako bat da; egun batean ekologista da, beste batean artista, turista...
    Ama-alaba erlazioa ederki islatzen du, hortaz, kontakizuna guztiz sinesgarria da. Liburua kapituluka bereiztuta dagoenez, irakurterreza eta arina izan da. Horrez gain, gai umoretsu bat landu denez, ez da batere astuna izan.

    Barre batzuk egin nahi badituzu, hau da zure eleberria!

    Izaro Mazo
    17-12-18

  3. Libe Tubilla
    Libe Tubilla
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Nire amak ez dauka erremediorik, Antxiñe Mendizabalen liburu bat da eta marrazkiak Morkotsek eginak, Elkar argitaletxeak argitaratuta 2009. urtean.

    Irati izeneko 12 urteko neska batek kontatzen du istorioa baina ez daukat argi bera edo bere ama den protagonista baina amari buruz gehiago hitz egiten duenez berari buruz dakit gehiago. Oso ama xelebrea da, “aurpegi” asko ditu eta edozein momentutan zorakeriak bururatzen zaizkio, adibidez furgoneta bat erosi eta Europatik bidaiatzea edo artista bilakatzea etab.
    Iratik bere amak dituen “aurpegi” desberdinak azaltzen ditu kapituluen bidez. Adibidez, ama ekologista, ama artista, ama turista... Eta hori azaltzeko gai bakoitzarekin zerikusi duen kontakizun bat kontatzen du.
    Liburu laburra da, 100 orri ingurukoa, Iratik kontatzen du, beraz lehen pertsonan idatzia da eta batzuetan lehen aldian kontatzen da beste batzuetan orain aldian.

    Ipuin hau oso polita eta xelebrea iruditu zait. Liburu laburra den arren, amaren eta nerabezaroan dagoen alaba baten artean dagoen harremana oso ondo islatzen du, gainera barre bat baino gehiago atera dizkit amak egiten dituen txorakeriekin. Gauza txar bat esatekotan, liburu laburra dela eta portadarekin ez duela ematen 12 urtetik gorako umeentzat dela, baina horretaz gain liburu on bat iruditu zait. Liburu honetaz gain bigarren bat dago, nire alabak ez dauka erremediorik, oraindik ez dut irakurri baina gustatuko zitzaidan. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut barre batzuk botatzeko eta zure ama ez dagoela hain zoratuta frogatzeko!

  4. Mirari
    Mirari
    2016-03-30 Kurutziaga ikastola

    Liburu liluragarri onen izenburua Nire amak ez dauka erremediorik da eta Antxiñe Mendizabal idazleak eta Morkots ilustratzaileak egin dute liburua. Elkar argitaletxeak argitaratu zuen 2009ean.
    Liburuaren protagonista Irati da, 12 urteko neskatila polit bat da eta gainera oso argi ditu bere helburuak eta nahiak. Bere ama xelebrearekin bizi da. Bere amak artista nahi du izan, bestean naturista eta beste batean bidaiatzeko grina sartzen zaio. Estutasun bat baino gehiago pasatzen dituzte aitak eta alabak, amaren burutazioekin. Baina, Irati oso ulerkor agertzen da amarekiko eta maitasunez onartzen du zelakoa den.
    Nire ustez, liburuaren partetik interesgarriena amaren burutazioak dira, gehien bat ama naturista nahi duenean izan. Kontakizunari dagokionez, liburua aparta da, Iratiren eguneroko bizitza kontatzen digu, bere amaren burutazio interesgarri eta xelebreak. Gauzak horrela, Iratik bere etxeko hamaika pasadizo barregarri kontatzen dizkigu, baita ere, ironia, gehiegikeriak eta umorea nahasten diren kontakizunean badirudi ama perfektuaren iruditik aldentzen den bestelako ama baten irudia ematen da.
    Liburua eguneroko bat bezalakoxea da, horregatik 1.pertsonan kontatzen digu. 80.orrialde ditu, baina irakurterraza eta aparta da. Oso interesgarria eta barre batzuk pasatzen dituzu Iratiren amarekin.

  5. Ane Martinez
    Ane Martinez
    2016-03-30 Kurutziaga ikastola

    Antxiñe Mendizabalek 2009 eko irailaren 25 an Elkar argitaletxearekin argitaratuko liburu liluragarri hau irakurtzera bultzatzen zaitut. Liburu honen protagonista gaztea eta bizia da baina baita ixila bere amaren aurrean. Liburu honen gai nagusia ama eta alabaren arteko harremana da.

    Niri liburu hau pila bat gustatu zait. Oso interesgarria eta oso aproposa da 12-14 urteko neska mutilentzat. Liburuan zehar gehien bat Irati izeneko neska baten amak jasaten dituen look eta izateko era aldaketek bere alabarengan sortzen dituen erreakzioak azaltzen dira. Liburu hau oso aproposa da zure iritziak amarengan zenbat balio duen konturatzeko eta baita ama bat izatea ze inportantea den konturatzeko.

    Niri liburu honek sorpresa handia eman dit, izan ere, hasiera batean ez nuen gogo handirik liburu hau irakurtzeko baina hasi nintzen momentuan liburuaz maitemindu nintzen eta ez nuen irakurtzen amaitu nahi eta gainera oso liburu erraza da irakurtzen 135 orrialde baititu. Horregatik animatzen zaitut bihotzera iritsiko zaizulako eta gainera oso sentibera eta bihotz oneko pertsona baldin bazara liburu hau zurea da.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna