Urrezko orrazia

Gaizka Arostegi
Elkar, 2012
Eleberria

2016-04-19 2 iruzkin

Ainhoa, gurasoekin batera, arbasoen baserri zaharrera joan da egun batzuk igarotzera. Udazkena da eta basoa hamaika kolorez jantzita dago. Itxura guztien arabera, oporraldi lasaia izango da, baina gure protagonistari dena korapilatuko zaio antzinako argazki bat aurkitzen duenean. Irudian bere aurpegi berbera daukan neskatoa dago, eta laguntza eskatzen diola sentitzen du. Birramonaren sekretua argitu nahirik, Ainhoa basoan sartuko da, eta bertako biztanle misteriotsuak ezagutuko ditu: izaki mitologikoak. Guztiak ez ditu, ordea, alde izango, batzuk oso arriskutsua baitira. Esku artean duzun liburu honetan, fantasia eta errealitatea nahasten dira, magiaz eta xarmaz zipriztindutako narrazio zirraragarri bat osatuz. Irakurlea hasieratik bukaerara arte harrapatuko du istorio honek. Erraz ahazten ez den horietako bat duzu ipuin hau.



2 iruzkin "Urrezko orrazia"

  1. Elaia Rui-Wamba
    Elaia Rui-Wamba
    2021-04-27 Elorrioko ikastola

    Ainhoa, 10 urteko neskato bat da, eta gurasoekin batera, aitita eta amonaren baserri zaharrera joan da egun batzuk igarotzera. Udazkena da eta basoa kolorez jantzita dago. Oporraldi lasaia izango da, bere lagunekin batera. Baina, gure protagonistari dena korapilatzen zaio antzinako argazki bat aurkitzen duenean. Irudian bere aurpegi berbera daukan neskato bat dago, eta laguntza eskatzen ari zaiola sentitzen du.
    Birramonaren sekretua argitu nahirik, Ainhoa basoan sartuko da eta abentura desberdinak biziko ditu, bertako biztanle misteriotsuak ezagutuz; izaki mitologikoak.
    Zein izaki mitologiko uste duzue ezagutuko duela Ainhoak?

    Iritzia:

    Niri, liburu hau asko gustatu zait. Abenturazko liburua da. Elkartasuna zer den eta elkartasunak sortzen dituen onurak ere aipatzen ditu. Liburu honetan fantasia eta errealitatea nahasten dira. Orduan, liburu hau irakurtzen duzunean istorioaren barrura sartzen zaren sentsazioa duzu eta liburuko pertsonaia bat zarela sentitzen duzu.

  2. Ane Murgoitiobeña
    Ane Murgoitiobeña
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Ainhoa, gurasoekin batera, arbasoen baserri zaharrera joaten da egun batzuk igarotzera. Ikusten denez oporraldi lasaia izango da, baina Ainhoari dana korapilatuko zaio antzinako argazki bat aurkitzen duenean.Ainhoak aurpegi berdina daukalako eta laguntza eskatzen diola sentitzen du. Birramonaren sekretua argitzeko, Ainhoa gauean basoan sartuko da, eta bertako biztanle misteriotsuak ezagutuko ditu: izaki mitologikoak. Guztiak ez ditu, ordea, alde izango, batzuk oso arriskutsua baitira.

    Liburu hau 3.pertsonan idatzia dago,173 orrialdearekin,horregatik, oso erraz irakurtzen da.

    Liburu hau asko gustatu zait fantasia eta errealitatea nahasten direlako eta magiaz eta xarmaz narrazio zirraragarri bat osatzen duelako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna