Sexu egunsentiak

Fernando Morillo
Elkar, 2000

2016-04-19 Iruzkin 1

Garai batean dena berria da gure bizitzan, bigaren aldiz jaioko bagina bezela. Eta misteriorik ilunena, mila buruhauste eman arren deskubritzeko irrikarik handiena sortzen diguna: sexua.

Hamabost urte ditu Asierrek, eta bere bizitza nahasmen osoa da: Nagore gustatzen zaio, hamasei urteko neska bat, baina ez da ausartzen hitzerdirik esaten ere; gero Clare etorriko da Ameriketatik, edertasunezko miraria dirudiena; eta bere arreba Zuriñe dago, eta bere adiskide Txomin…

Umorez eta sentiberatasunez beteriko istorio bat duzu esku artean, gazteentzako nobela askotako topikoetatik haratago sinesgarritasuna eta emozioa uztartzen dituena, eta bere elkarrizketa ugari eta arinei esker ziztu batean irakurriko duzuna.



Iruzkin 1 "Sexu egunsentiak"

  1. Iñigo
    Iñigo
    2016-04-19 Antoniano ikastetxea

    Asier,Donostian bizi den 15 urteko gaztea da. Bi arreba ditu: Zuriñe, 16 urtekoa, eta Lorea, heldua jada.
    Egun guztia nesketan pentsatzen pasatzen du bere lagun onenarekin,Txominekin.Txomini, Zuriñe gustatzen zaio eta Asierri Nagore, bere arrebaren gelako neska bat.Txomin eta Asier oso aztoratuak daude oraindikan ez dutelako neska batekin hitz egin, eta gainera arrebak eskolako proiektu berri batean izena ematen du. Proiektu honek, Asierrentzat ondorio asko ekarriko ditu. Baina zuek zer uste duzue? Ondorioak, onak ala txarrak izango dira? Zer izango ote da proiektu berri hori? Lortuko al dute Txominek eta Asierrek neskekin hitz egitea?

    Oso liburu egokia gazteentzat beraien egoerak oso ondo islatzen dituelako. Beraz 12-17 urte bitarteko gazte guztiek gustura irakurri dezakete. Amodiozko istorioak gustatzen zaizkien pertsonentzat perfektua da, baina ez da amodiozko liburu bat bakarrik, abenturak eta komedia pixka bat ere nahasten ditu. Gainera, maitasun zailtasunak dituztenei ederki asko etorrik


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna