Egiaren jokoa

Annika Thor
Elkarlanean, 2002
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Lagunik handienak izan dira betidanik Nora eta Sabina. Ikasturte hau iritsi arte. Orain Fannyrekin dabil beti Sabina, eta Norak hauen kaodrilan sartzeko ahaleginak egin arren, bizkarra emango diote geihenetan. Aldi berean, beregan hurbiltzen da Karin, denek baztertzen duten neska potoloa, baina Norak ez du honen laguna izateko batere asmorik.

Adiskidetasunari buruzko eleberri hunkigarri bezain zorrotza da Egiaren jokoa, guk denok ezagutu ditugun sentimendu eta esperientziak ezin argiago agerrarazten dituena: nola giza harremanetan batzuetan biktima eta besteetan borrero bihurtzen garen, nola lagun bat lortzeko beste bat traizionatzeko gauza izan gaitezkeen…



Iruzkin 1 "Egiaren jokoa"

  1. Alaia Etxabe
    Alaia Etxabe
    2016-04-19 Antoniano ikastetxea

    Nora eta Sabina txikitatik lagunik onenak dira. Beti elkarrekin daude, egunero telefonoz hitz egiten dute, eskolako etxekolanak batera egiten dituzte... Baina adiskidetasuna egun batetik bestera desagertu egin da: udara bukatu da eta ume guztiak eskolara joan dira, beno,ume guztiak Nora ezik. Bere anaiak barizela kutsatu dionez, etxean geratu da bi astez. Eskolara itzuli denean, Sabina, beste lagun batekin dago, Fanny izena du eta bere lagunik onena da orain! Nora oso kezkatuta dago, baina une horretan, Karin ezagutu du, bere lagun berria.

    Zer gertatuko Sabina eta Noraren artean, gatazka konpontzeko gai izango al dira?

    Liburu hau gazteentzat oso egokia da, entretenigarria, irakurterraza delako. Gainera, identifikatua sentituko dira antzeko egoera bizi duten gazteek. Liburuaren gaia, bizitzan askotan gertatzen denez, ulertzeko erraza da.

    Niri, pertsonalki, asko gustatu zait. Oso azkar irakurri dut eta liburua bukatutakoan, gehiago irakurri nahi nuen! Noraren egoera ondo ulertu dut, eta bere tokian jartzea lortu dut liburu honekin. Azkenik, lagunekin momentu txar batean dagoen jendeari gomendatzen diot “Egiaren jokoa”, asko lagunduko diolako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna