Gerrateko ogia

Devorah Ellis
Ibaizabal, 2003
Eleberria

2021-04-27 Iruzkin 1

Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da,Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian. Parvanak, neska izateagatik, debekatua du dirua irabaztea eta, horregatik, mutil bihurtu beharko du.Gerrateko ogia liburu gogorra eta errealista da, eta gizatasunez eta indarrez hitz egiten du bizirauteaz, familiaz, adiskidetasunaz, intolerantziaz eta gerraz.



Iruzkin 1 "Gerrateko ogia"

  1. Norah
    Norah
    2021-04-27 Elorrioko ikastola

    Parvana 11 urteko neska bat da, eta Kabulen bizi da Afganistaneko hiriburuan, talibanen gobernu garaian.
    Parvanaren aita atxilotu egin dute eta bere familiak ez du bizitzeko baliabiderik. Garai horretan neskak ezin ziren ikastoletara joan. Orduan Parvanak bere nebaren arropak jantzi eta ilea moztuko du lan bila joateko.
    Parvanak beldur handia die poliziei edozer gauza egin ahal dutelako.
    Denbora pasatu ondoren eta Parvanaren familia Hobeto egongo da neskatoak lana daukalako, baina Parvanaren aita ezin kartzelatik irten eta Parvana oso triste jarriko da.
    Orduan Parvana asko kezkatuko da polizietaz, eta bere egoera kontatzen hasiko da zelan dagoen, zelan sentitzen den, etab.

    Zer uste duzue, azkenean Parvanaren aita kartzelatik irtengo ote da?

    IRITZIA:

    NIre ustez oso ondo dago liburua, Parvanaren egoera oso ondo kontatzen duelako.
    Eta interesgarria da
    Interesgarria da liburuak kontatzen dituen gauzak horiek benetan gertatu direlako garai hartan horrela zen gehiena, neskak etxean eta mutilak ikasten eta umeari gertatzen zaizkion gauzak istorioan interesgarriak dira, bere bizitzan horrelako ohiturek izan dituzten ondorioak aipatzen dituelako


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna