Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena

Luis Sepúlveda
Alberdania, 2007
Eleberria

2021-04-21 Iruzkin 1

Katu handi, beltz eta gizena da Zorbas. Hanburgoko portu inguruan bizi da bere kideko lagunekin: Idazkario, Orojakitun, Colonello eta Haizalde.

Egun batean, kaio bat agertzen da Zorbasen bizitzan, ezinean, hil-zorian, itsasoko petrolio isuri batek kondenatua. Zorbasek hitz ematen dio errun berri duen arrautzatik sortuko den kaioa haziko duela eta, zailagoa dena, hegan egiten irakatsiko diola.

Eta hitza beteko du bere kideko katu adiskideen laguntzaz.



Iruzkin 1 "Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena"

  1. Jon Jauregui
    Jon Jauregui
    2021-04-21 Elorrioko ikastola

    Liburu honek Hamburgoko portu inguruan dabiltzan animalia batzuetaz hitz egiten du, haien artean, Zorbas, protagonista katu beltz eta gizena da, bere lagunak, Idazkario, Orojakitun, Colonello eta Haizalde dira. Egun normal batean, Zorbas portuan zegoela, kaio bat ikusi zuen itsasoan, gerturatu zenean, hil-zorian zegoela ikusi zuen, petroleo isuri batek harrapatu zuen kaioa, Zorbasek hitz ematen dio bere arrautza zainduko duela eta baita kaiokumea, eta historian zehar hegan erakusten dio Zorbasek.

    Liburuak historia nola kontatzen duen oso arraroa da, bi zatitan banatuta dago eta oso zaila egin zait liburuaren haria hartzea, adibidez pasarte hau oso zaila da ulertzeko, “Idazkario, gogora biezat berorrek uxaldia eman behar diegula madarikatu horiei; ehiza antolatu behar dudala Masakar… Masgakar...nolanahi arraio den horren jaleena; konprenditu al dit?” baina behin haria harturik oso historia polita iruditu zait, pertsonaiak zein diren jakitea oso zaila da, uste dut liburua 13 urtekoentzat egokia dela, horregatik gomendatzen dizuet liburua.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna