Oier

Alaine Agirre
Erein, 2018
Eleberria

2021-04-27 Iruzkin 1

Mundura begira bizi da Oier, baina ama gaixotzen zaionean bere barrura begiratu beharko du halabeharrez. Ustez sendoak ziren ideietan arrakala txiki batzuk irekiko zaizkio, eta emozioek dardarka jarriko dute bere izateko moduaren eraikuntza osoa. Jakiteak eta ulertzeak bizitzako gertaera batzuk konpondu ezin dituztenean, bizitzan aurrera egiteaz eta kolpeei aurre egiteaz dihardu eleberri honek.

Oierren barne-bidaia honetan beste tripulatzaile bat gehiago izango da irakurlea, eta ontzi berean joango da beste pertsonaiekin batera, hemen ere lagun izango dituelarik Maren, Libe eta Ane, Txandaka bildumako beste liburuetan bezala.



Iruzkin 1 "Oier"

  1. Urko Uriarte
    Urko Uriarte
    2021-04-27 Elorrioko ikastola

    Liburuak Oier izeneko mutil baten bizitzari buruz hitz egiten du. Oier oso ondo bizi da bere ama eta aitarekin. Oierrek lagun asko ditu eta neska lagun bat ere. Oier unibertsitatera joaten da eta arratsaldetan lagunekin portura, garagardo bat edatera. Ikusten denez Oier oso pozik bizi da, baina egun batean dena aldatuko da.

    Bere amari gaixorik dagoela eta bizitzeko urte bat gelditzen zaiola esango diote medikuek. Oier oso triste jarriko da, ez da gehiago lagunekin kalera joango amarekin denbora gehiago egon behar duela pentsatzen baitu. Unibertsitatera joatean neska lagunari esango dio, eta neska lagunak lagun bati .

    Etxeko bueltan amak Oierri galderak egingo dizkio, galderak ez zaizkio asko gustatu Oierri.

    Zer gertatuko da Oierrekin? Eta bere amarekin? Jakin nahi izanez gero liburua irakurri.

    Iritzia:

    Niri liburua asko gustatu zait.Esaten duen istorioa ez dakit egia den, baina edozeni gertatu ahal zaio. Ama edo familiako norbait gaixo jarri ahal da eta denok sentitzen dugu min eta hutsune hori.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna