Aspaldian geldirik izan dugu Airakurri proiektua, beste saltsa batean murgilduak baikinen. “Liburu bat egingo dut” tailerra ikastetxez ikastetxe ibili dugu, liburuaren prozesua ezagutu dezazuen. Horrela, Airakurrirako iruzkinak egiterako orduan alde guztietatik ekiteko gai izango zarete: azala, sinopsia, tipografiak, testu-edizioa, irudiak…

Hasi zuen arkatzak astintzen, iruzkinak prestatzen. Laster izango duzue informazio guztia, datak, sariak… Jakin-mina pizte aldera, hemen duzue proiektuaren logo berria. Gu prest gaude urruneko munduetara bidaiatzeko, fizkiozko paradisuetan galtzeko. Eta zuek? Liburuen bitartez bidaiatzea maite duzue? Inora joan ezin dugun honetan, bidaitzeko modu ederra ez al da? Segi literaturaz gozatzen, bai horixe!

Guk tarteka proposamen berriak ekarriko dizkizuegu. Azken nobedadeen berri emango dizuegu leiho honen bidez, adi egon.