Badira mantentzen diren ohiturak, hala ere. Urtero bezala, Ikasle Goizarekin hasiko da Durangoko Azoka. Ikasleak Durangora gerturatu beharrean, ordea, tailer, ipuin-kontaketa eta bestelakoak gerturatuko dira ikastetxeetara modu birtualean. Adinaren araberako eskaintza prestatu dute antolatzaileek, eta horien artean “Liburu bat egingo dut” jarduera dago, 12 eta 13 urteko gaztetxoentzat prestatua. Liburu bat sortzeko prozesua azaltzen da bideoan, orain arte hainbat ikastetxetan gauzatu den tailerraren antzera.

Horretaz gain, Ikasle Goizean elkarrizketa-saio bereziak ere izango dira www.durangokoazoka.eus webgunean, zuzenean.

Euskal liburu edo diskak erosteko denda digitala ere martxan jarriko dute abenduaren 4tik 8ra. Eta urtarrilaren 8ra arte liburu dendetan jarraituko du Azoka berezi honek. Gainera, kontzertu eta emanaldiak ere egingo dira streamming bidez.

Durangoko Azokaren webgunean duzue informazio guztia.