Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Maialen Arbelaitz da irabazlea, gure epaimahaiak aho batez hautatua. Fernando Morillo idazlearen Izar malkoak liburuaren iruzkina bidali zigun oiartzuar gazteak. Zorionak, Maialen! Laster izango duzu merezitako saria esku artean!

Hemen duzue Maialenen iruzkina:

“Liburua desleialtasun batez da, pertsonai garrantzitsuenak, edo protagonistak, Beñat eta Maider dira. Beñatek ordenagailuak eta fisika oso gustukoak ditu, Maider, berriz, oso polita da, beraz argi dago Beñat Maidertaz maiteminduko dela. Maiderrek oso fama txarra dauka herrian, hau da, Beñati askotan esan diote kontuz aritzeko neskarekin, baina berak ez du kasurik egiten, Liburua oso interesgarria iruditu zait, istorioa sinplea da, baina asko engantxatzen du. Gomendatzen dut, baldin eta amodiozko istorioak gustukoak badituzue gustura irakurriko duzue.

Istorioa ulertzeko erraza denez, eta erraz irakurtzen denez, atsegina egin zait. Gainera, gutxien espero nuenean, istorioa guztiz aldatu zen, Beñatek erabat maite zuen neskak huts egin zion eta beste batekin joatea erabaki zuen. Hasiera batean, ez nuen ulertzen zergatik joaten ziren egunero ibiltzera, zergatik joaten ziren egunero paseatzera, zergatik? Amaieran dena ulertu nuen. Bestalde, ez nuen ulertzen pertsona bat erabiltzeko arrazoia eta mina emateko arrazoia, baina amaieran ulertu nuen.”