Izar malkoak

Fernando Morillo
Aizkorri, 2002
Eleberria

2016-04-19 2 iruzkin

Beñat informatika munduan murgildurik dabilen gaztea da, hacker izateko bidean ondo kokatua. Bi neska ibiliko zaizkio inguruan: bata jatorragoa, ddarik gabe; bestea misteriotsuagoa eta erakargarriagoa, bizimodu ilunekoa eta asmo ezkutukoa. Zoratzeraino menperatuko du bigarrenak Beñat, nahiz eta mutilak horren jakitun egon. Sexuaren eta ilunaren erakargarritasuna, ordea, handia da.



2 iruzkin "Izar malkoak"

  1. Maialen Arbelaiz
    Maialen Arbelaiz
    2019-01-10 Haurtzaro Ikastola

    Liburua desleialtasun batez da, pertsonai garrantzitsuenak, edo protagonistak, Beñat eta Maider dira. Beñatek ordenagailuak eta fisika oso gustukoak ditu, Maider, berriz, oso polita da, beraz argi dago Beñat Maidertaz maiteminduko dela. Maiderrek oso fama txarra dauka herrian, hau da, Beñati askotan esan diote kontuz aritzeko neskarekin, baina berak ez du kasurik egiten, Liburua oso interesgarria iruditu zait, istorioa sinplea da, baina asko engantxatzen du. Gomendatzen dut, baldin eta amodiozko istorioak gustukoak badituzue gustura irakurriko duzue.

    Istorioa ulertzeko erraza denez, eta erraz irakurtzen denez, atsegina egin zait. Gainera, gutxien espero nuenean, istorioa guztiz aldatu zen, Beñatek erabat maite zuen neskak huts egin zion eta beste batekin joatea erabaki zuen. Hasiera batean, ez nuen ulertzen zergatik joaten ziren egunero ibiltzera, zergatik joaten ziren egunero paseatzera, zergatik? Amaieran dena ulertu nuen. Bestalde, ez nuen ulertzen pertsona bat erabiltzeko arrazoia eta mina emateko arrazoia, baina amaieran ulertu nuen.

  2. Inhar
    Inhar
    2016-04-19 Antoniano ikastetxea

    Beñat diskotekan neska bat ezagutu du eta berarekin oso gau ona pasa du. Berarekin ondo pasa zuenez lengo gauean, gogoak ditu berriro ere berarekin geratzeko baina ez du bere arraztorrik ere izan berataz. Beñati asko gustatzen zaio informatika eta hackerra izan nahi du handietan. Bere ametsa enpresa handi baten web-orrialdean bere arrazto bat jartzea zen; hau da, bere izen abizenen inizialak ala sinadura, adibidez. Baina, bere momentu onenean zegoela, txirriñak jo zuenean, ez zuen espero zein zen…

    Liburu honek nesken eta mutilen arteko erlazioa erakusten du. Niri, pertsonalki, ez zait gustatzen genero honetako liburuak, gehiago gustatzen zaizkit bildurrezko liburuak ala abenturazkoak.
    Pertsonai gustukoena aita da, bere umeari txintxatzen diolako eto hori atsegin dut.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna