Ostegunak

Jon Arretxe
Elkar, 1997
Eleberria

2016-04-19 2 iruzkin

Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu Ostegunak ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, “desmadrearen”, ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.



2 iruzkin "Ostegunak"

  1. Saioa Lizoain Migueliz
    Saioa Lizoain Migueliz
    2017-12-20 San Miguel (Agoitz)

    Ostegunak bost istorioz osatutako ipuin labur bat da. Kontakizun bakoitzak badauka zerikusia ostegunekin. Alde batetik eskolako azterketak, bestetik Malagako bidaia eta horko neska arraroak, gero maitasun istorio bat dago. Ere nerabe bihurriak eta etxeko amona. Azkenik gimnasiako karrerakoek eta kalean arropa beltzez doazen musika joleak.

    Liburu honek baditu aspektu positibo ugari eta beste batzuk ez hain positiboak. Atentzioa eta interesa duten hainbat gauza gertatzen dira, eta hori oso positiboa dela esan daiteke, baina bestetik elkarrizketa gutxiegi ditu, eta batzuetan liburua motelegia egiten da irakurtzeko orduan. Hala ere, oso ongi ulertzen den liburua dela esan daiteke.

    Nire aburuz liburu hau 12-13 urteko nerabeek irakur dezakete, nerabeen bizitzetan gertatu ahal diren hainabt egoera agertzen direlako.

  2. Oier
    Oier
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Liburuan bost historio ezberdin agertzen dira. Ostegunetan oinarrituta daude, unibertsitatean ostegunak direlako juerga egunak. Unibertsitate garaian gertatzen diren hainbat bizipen agertzen dira historio desberdinetan. Baten, adibidez, Ramon izeneko ikasle batek azken ordurako utzi du historiako azterketarako ikastea, ta azken momentuan, txuleta egitea erabakitzen du. Baina, azterketan dagoela ez da txuleta ateratzen ausartzen baina irakasleak kopiatzen dagoela uste du. Azkenean Ramonek ez dagoela kopiatzen demostratzen dio eta gainditu egiten du.

    Liburu hau asko gustatu zait ez zaidalako aspergarria iruditu. Irakurtzeko erraza iruditu zait eta barre asko egin dut.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna