Gizajo baten egunkaria

Jeff Kinney
Alberdania, 2011
Egunkaria
“Ospetsua izango naiz egunen batean; baina, oraingoz, hemen nabil, institutuan, ergel nazkagarri pila batek inguratuta”.
Nerabea izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan. Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk: institutuan hasi berria da, eta mutil txakil hazi gabeak beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra egiten hasiekin nahasian dabiltza korridoreetan.
Gregek bere egunerokoan dioen moduan:
“Ez dezala inork pentsa ‘Egunkari maitea, hau’ eta ‘Egunkari maitea, beste hura’ ibiliko naizenik”.
Eskerrak Greg Heffleyk esaten duena eta egiten duena oso bestelako gauzak diren!
13 iruzkin "Gizajo baten egunkaria"