San Ferminetan, Lesakan

John Andueza
Elkar, 2014
Eleberria

2016-02-14 13 iruzkin

San Ferminetan, Lesakan, John Andueza Altuna: Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza (“Larunbatean Bukowskin” nobela arrakastatsuan bezala); oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregai Amaia, eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak , alprojak, inuxenteak, bihurriak… Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatu, eta beste bide bat hartuko dute gertakariek.



13 iruzkin "San Ferminetan, Lesakan"

  1. Imanol Loiti
    Imanol Loiti
    2017-12-29 Arizmendi

    Liburu honek, DBH 4E gelako nerabeen egunerokotasuna kontatzen du: Protagonistak Ximon eta Danel dira, baita Ximonen neskalaguna, Amaia, ere. Danel begi urdinak ditu eta neskek goapoa dela esaten dute. Zoritxarrez, Danel oso lotsatia da neskekin hitz egitean, eta bere lagunminak eta Amaiak lotsa hori kentzen lagunduko diote. Danel oso azkarra da baina 2013 ekainaren lauan, hiru suspentsorekin bueltatzen da etxera. Ximon, berriz, zabala da, hau da, denekin konpontzen da ondo. Denbora osoan hari da pentsatzen eta kirolari ona da. Amaia, Ximonen neskalaguna da baina batzuetan Danelena dela ematen du, beti baitago berarekin eta normalean laguntzen. DBH 4E gelak DBH 4-ko ikasbidaia antolatu egin behar du eta lan asko egin ostean lortutako dirua galdu egiten da. Non dago dirua? Zeinek hartu du dirua?

    “San Ferminetan, Lesakan”, orainaldian eta hirugarren pertsonan kontatzen duen umorezko nobela bat da, egoera errealak azaltzen dituena. 152 orrialde ditu, hau da, ez da lodia, eta errez irakurtzen da. Liburua oso erakargarria da, batez ere nerabeentzat, protagonistek 14 urte baitute. Nobela, ulergarria da, hiztegi erraza duelako.Gainera liburu honetan, aurtengo nerabe gehienen bizimoduko egoera sinpleak agertzen direla ohartu naiz, adibidez, WhatsApp-a, zenbaitetan agertzen da.

    Asko gustatu zait liburu hau, beraz nerabe guztiei gomendatzen diet. Ea animatzen zareten nobela hau irakurtzen. Ni John Anduezaren beste liburu baten sai egongo naiz bitartean…

  2. Andere Eguskiza
    Andere Eguskiza
    2017-12-20 Arratia BHI

    SAN FERMINETAN LESAKAN
    Taupada
    John Andueza
    Elkar 2014

    Historia honetan protagonista Danel deitzen den mutiko bat da, Donostiako Bilintxeko institutuan ikasten du, DBHko 4.E,dauden geletatik txarrenean ikasten du. Danel 10eko mutila da baina neskekin ez du fama askorik, lotsatu egiten delako, bere lagun mina Ximon deitzen da, bera ez bezala,oso trebea da neskekin eta neska laguna badu ere, Amaia. Hirurok gela berdinean daude.

    Kurtso amaierarako gutxi falta da eta orduan eurek nora joango diren ikasbidaierako pentsatzen hasten dira, dirua lortzeko hainbat ekintza antolatzen dituzte, futbito txapelketa, kontzertuak… dirua azkenean soberan dute baina irakasle gelan uzten dute. Gorde orduko diru hori desagertu egiten da. Nork lapurtuko ote zuen dirua?Zergatik? Eta zertarako?

    Liburu hau gomendagarria da gazteentzako antzeko gauzak gertatu ahal zaizkielako edade horietan. Oso entretenigarria da, irakurtzeko erreza da, irakurle txarrentzako ere erreza da, azkenean liburuan gertatzen zaizkien gauzak gertatzen zaizkielako gazteei.

    Andere Eguskiza 2017.12.18

  3. Aimar San Juan
    Aimar San Juan
    2017-12-20 San Miguel (Agoitz)

    Donostiako Bilintz institutoko 4.D.B.H-ko klase bihurria ikasbidaia prestatu behar dute. Bozkaketa egin eta Salou atera da. Dirua lortzeko konttzertu bat egin eta lortutako diruarekin, zer gertatuko da?

    Alde batetik, oso liburu originala da,oso dibertigarria, pertsonaien elkarrizketak oso komikoak direlako, baina aldi berean, ia liburu guztia elkarrizketaz osatuta dago, eta horregatik, pertsonaiak ez dira oso ongi deskribatzen.

    Liburu hau hamabi urte baino gorakoentzat gomendagarria da. Liburu barregarriak gustoko badituzu, honako hau oso gomendagarria izan daiteke.

  4. Naiara Lara
    Naiara Lara
    2017-12-19 Arizmendi Gaztelupe

    SAN FERMINETAN, LESAKAN

    John Andueza, San Ferminetan, Lesakan, elkar, 2014

    Protagonista, Danel izeneko mutil lotsati bat da. Lagunik onena Ximon du eta oso xelebrea dela esan dezakegu.
    Aurtengo ikasturtean, Donostiako Bilintx institutuan kategoriako basurde promozioa elkartu dute berriro, eta eskolak itxura “patxangeroa” hartu du lehenengo egunetik. Baina okerrena ez da hori. Okerrena da Barrabas tutoreak arrazoia duela.
    Kurtso amaierako ikas-bidaia prestatzen hasi, eta laugarren mailako zapaburuek mobida galantak preparatuko dituzte aurtengo ikasturtea amaitu baino lehen…

    Nire ustez, istorioa egokia eta errealista da gazteentzat, izan ere, ikastetxeetan adin horietako (14-15 urte inguruko) neska-mutilak horrelako bizipenak bizi izaten dute. Hau da, ikas bidaia, lagunen arteko liskarrak…
    Kontamoldea egokia dela pentsatzen dut, ulertzeko ez baita batere zaila, gainera, 3. pertsonan idatzia dago eta honek irakurketa erraztu egiten duela deritzot.
    Elkarrizketetan ere, izenak erabiltzea liburuaren alderdi esanguratsu edo egoki bat dela esan daiteke. Gazte hizkerak, “whatsapp”-ak eta horrelako zare sozialen erabilpen ezberdinak ere liburuarekiko erakarpena areagotu egiten du.

    Gustura aritu naiz liburua irakurtzen, azkar erakartzen duelako, baina era berean, kontakizuna laburra egiten delakoan nago.
    13 eta 15 urte arteko gazteei irakurtzea gomendatzen diet, ni ez bainaiz damutu.

    2017-ko abenduaren 19-a, asteartea. Naiara Lara

  5. Eider Abarrategi
    Eider Abarrategi
    2017-12-19 Arizmendi Arrasate

    SAN FERMINETAN LESAKAN:
    Liburu honetako protagonista, Danel izeneko mutiko bihurri, jator, bihotz onekoa...baina aldi berean, neskekin oso lotsatia den DBH 4ko ikasle bat da. Berekin batera bada beste protagonista xelebre bat ere, Ximon deiturikoa, bere lagun onenetako bat da, bera Danelen kontrakoa da, alegia, neskekin ez da batere lotsatia, neskalaguna ere badu. Amaia deitzen da eta, badaukate bizpahiru urte elkarrekin.
    Bilintx institutuko DBH 4ko ikasleak, ikasbidaia bat prestatzen ari dira, horregatik, lehen baino lehen hasi behar dira nora joan behar diren pentsatzen, eta horrek, ondorioak ekartzen ditu, ez direla ados jartzen. Bidaia ordaintzeko dirua lortu nahi dute, horregatik, ideia batzuk proposatu dute, kontzertu bat, lehiaketa batzuk, eta horrelako gauzak prestatzen ari dira. Horren ondorioz, diru asko lortu dute. Gelakideen artean Danel izendatu dute diruzaina, mutiko honek, iraskasleei galdetu die, dirua irakasle gelan utzi ahal duten ,eta irakasleetako batek, baiezkoa esan dio, kontzertua eta gero, irakasleen gelako atea itxiko duela esan dio. Inor ez sartzeko.
    Hurrengo egunean Danel eta tutorea irakasle gelan sartzerakoan, konturatu dira dirua falta dela, hau da, norbaitek lapurtu duela.
    Nork lapurtuko ote zuen? Zergatik? Ikasbidaira joan gabe geratuko ote al dira?

    Liburu hau orainaldian idatzita dago, lehen pertsonan, eta 150 orrialde inguru ditu, baina oso erraz irakurtzen da.
    Nire ustez liburu hau, 11-14 urteetako gazteentzat gomendatuko nuke, nik oso ondo irakurri dut nerabezaroko lagunen arteko harremanak etab… kontatzen baititu.
    Ez naiz liburua irakurtzeaz damutu.
    Liburua irakurtzea gomendatzen dizuet!
    Animatu eta irakurri!

  6. Carmen Murillo
    Carmen Murillo
    2017-12-19 Arizmendi

    Liburu honetako protagonista Danel da, DBH 4ko ikasle bat, bihurria, jatorra, lagun ona… baina aldi berean oso lotsatia neskekin. Berekin batera bada beste protagonista bat ere, Ximon, bere lagun onena, bera Danelen kontrakoa da, alegia, neskekin ez da batere lotsatia, neskalaguna ere badu.
    Bilintx institutuko DBH 4ko ikasleak, ikasbidera joan behar dira, horregatik, lehen baino lehen hasi behar dira nora joan behar diren pentsatzen, baita bidaia ordaintzeko dirua lortzen ere. Kontzertuak, lehiaketak, eta horrelako gauzak prestatzen dituzte dirua lortzeko. Horrela, diru asko lortzen dute, baina hurrengo egunean konturatzen dira dirua falta dela, hau da, norbaitek lapurtu duela. Nork lapurtuko ote zuen? Zergaitik? Ikasbidera joan gabe geratuko ote dira?
    Liburu hau orainaldian idatzita dago, lehen pertsonan, eta 160 orrialde inguru ditu baina oso erreza da irakurtzeko, narratzaileak istorioa kontatzen du eta elkarrizketa ugari sartzen dio, nahiz eta, kapitulu askotan zatituta dagoen.
    Niretzako, liburu hau oso polita da, izan ere, gazteak ulertuko balitu bezala azaltzen du, elkarrizketak barregarriak dira, pertsonaiak dibertigarriak… Horrez gain, liburu hau oso irakurterraza da, ez ditu zailtasunik irakurtzeko orduan. gaur egungo gazteak hitz egiten dugun bezala idatzita dagoela eta hori oso erakargarria izan ahal da gazteentzat.
    Bestalde, oso interesgarria da, jakin-mina pizten duelako.
    Azkenik liburu hau hamabi-hamahiru urteko neska-mutelei gomendatuko nieke.
    Animatu zaitezte!!!

  7. Iranzu Arbizu
    Iranzu Arbizu
    2017-12-19 Arizmendi

    Danel izeneko mutil bat DBH 4 E gelan dagoena. Ikasbidaia antolatu behar dute, baina gela nahiko desastrea da: hainbat ikasle txar daude, nahiz eta Danel eta bere lagun mina Ximon, ikasle onak izan. Zenbait ekintza eginez, diru asko lortzen dute, baina diru hori desagertu egiten da irakasle gelatik. Danel asko kezkatzen da.
    Niretzako, liburu hau oso polita da, izan ere, gazteak ulertuko balitu bezala azaltzen du, elkarrizketak barregarriak dira, pertsonaiak dibertigarriak… Horrez gain, liburu hau oso agusto irakurtzen da, ez ditu zailtasunik irakurtzeko orduan. Bestalde, oso interesgarria da, jakin-mina pizten duelako. Ekintza dibertigarriak ditu.

  8. Danel Zuazubiskar
    Danel Zuazubiskar
    2017-12-18 gaztelupe

    SAN FERMINETAN LESAKAN
    john andueza,elkar 2014
    hisroria honen protagonista Danel da, 15 urteko muti gazte bat bera Donostiko Bilintx istitutoan ikasten du eta 4 DBH ko e gelan dago benetan gela xelebrea. Danel pertsona ezin hobea da baina neskekin ez da trebe oso lotsatia da aldiz bere lagun mina ximon oso trebea da neskekin ondorioz neska laguna du Amaia izenekoa.
    Beraiek kurtso amaierao bidaia oso gertu daukate hori dela eta ekintza ezberdinak prestatzen ari dira dira futbito txapelketa,kontzertu ezberdinak… diru hori irakasle gelan usten dute baina egun batetik bestera desagertu egiten da norek lapurtuko zuen dirua? zergatik? eta zertarako?

    asko gustatu zait liburu au, gazteentzat dela esango nuke guri gertatzen zaizkigun istoriak modu bitxi eta entretenigarri batean kontatzen dituelako gainera irakurterreza da 152 orri dituelako soilik irakurle txarrentzat batez ere.

  9. Imanol Costama
    Imanol Costama
    2016-04-19 Kurutziaga Ikastola

    John Anduezak idatzitako liburu hau, San Ferminetan Lesakan du izena elkar argitaletxekoa eta 2014 an argitaratu zen. Lehen pertsonan idatzia dago, orainaldian eta 152 orriko liburua da.

    Bilintx institutoko DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak, inuxenteak, bihurriak... ziren.… Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatzen da. Ikasketa-amaierako bidairako lortutako diru guztia lapurtu egiten diote eta oso hasarre eta kezkatuta daude, Ikasketa-amaierako bidaira joango ahal dira?

    Liburu hau asko gustatzen zait oso entretenigarria delako arrazoi batzuegatik. Horietako bat da gaur egungo gazteak hitz egiten dugun bezala idatzita dagoela eta hori oso erakargarria izan ahal da gazteentzat. Narratzaileak istorioa kontatzen du eta elkarrizketa ugari sartzen dio , nahiz eta, kapitulu askotan zatituta dagoen. Azkenik liburu hau hamabi-hamahiru urteko neska-mutelei gomendatuko nieke.
    Animatu zaitezte!!!

  10. Mikel Aranburu
    Mikel Aranburu
    2016-04-12 Haurtzaroikastola

    Eleberri honetako protagonista Danel da, 15 urteko mutil gaztea.
    Bere izaerari dagokionez, ona da lagunekin, baina neskekin lotsatu egiten da. Bere lagun mina Ximon Egaña da, han, aldiz, neskekin ongi moldatzen da eta neska-laguna ere badu, Amaia izenekoa. Bilintx institutuko DBH 4.mailakoek, azken urtea dutela eta, kurtso amaierako bidaia egin behar dute. Horretarako, hainbat ekintza ekintza egiten dituzte, kontzertuak, futbito-txapelketa… bertan diru asko irabazten dute bidaiarako. Baina egun batetik bestera, dirua desagertu egin da, nor izan ote da? Zergatik lapurtu egin ote dute?

    J.Anduezak, nerabezaroko gazteen egoerak kontatzen ditu, Bilintx institutuko DBH 4.mailakoen hainbat gertaera, eta nola ez, Danelek bere hainbat pasadizo.
    Ondorioz, eleberri hau irakurterraza da, gazteen egoerak hurbilak egiten direlako, oso dibertigarria da eta batez ere, entretenigarria.
    Irakurterraza da gainera, gazte hizkeran hainbat elkarrizketa daudelako, honek gazteak erakartzea lor dezake, bertan hainbat gertaera eta pasadizo gertatzen direlako.

  11. Leire Ibarguren Elosegi
    Leire Ibarguren Elosegi
    2016-04-08 Haurtzaro Ikastola

    Bada Danel izeneko mutil bat DBH 4 E gelan. Ikasbidaia antolatu behar dute, baina gela nahiko desastrea da: hainbat ikasle txar daude, nahiz eta Danel eta bere lagun mina Ximon, ikasle onak izan. Zenbait ekintza eginez, diru asko lortzen dute, baina diru hori desagertu egiten da irakasle gelatik. Danel asko kezkatzen da.

    Niretzako, liburu hau oso polita da, izan ere, gazteak ulertuko balitu bezala azaltzen du, elkarrizketak barregarriak dira, pertsonaiak dibertigarriak… Horrez gain, liburu hau odo irakurterraza da, ez baitu zailtasunik irakurtzeko orduan. Bestalde, oso interesgarria da, jakin-mina pizten duelako. Ekintza dibertigarriak ditu…

  12. Ioar Etxebarria Lertxundi
    Ioar Etxebarria Lertxundi
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    San ferminetan lesakan, gazteentzat egokitutako liburu bat da, John Anduezak idatzia. Argitaletxea Elkar da eta 2014 argitaratu zen liburu hau.

    Liburu honetako protagonista Danel da, DBH 4ko ikasle bat, bihurria, jatorra, lagun ona... baina aldi berean oso lotsatia neskekin. Berekin batera bada beste protagonista bat ere, Ximon, bere lagun onena, bera Danelen kontrakoa da, alegia, neskekin ez da batere lotsatia, neskalaguna ere badu.
    Bilintx institutuko DBH 4ko ikasleak, ikasbidaira joan behar dira, horregatik, lehen baino lehen hasi behar dira nora joan behar diren pentsatzen, baita bidaia ordaintzeko dirua lortzen ere. Kontzertuak, lehiaketak, eta horrelako gauzak prestatzen dituzte dirua lortzeko. Horrela, diru asko lortzen dute, baina hurrengo egunean konturatzen dira dirua falta dela, hau da, norbaitek lapurtu duela. Nork lapurtuko ote zuen? Zergatik? Ikasbidaira joan gabe geratuko ote dira?
    Liburu hau orainaldian idatzita dago, lehen pertsonan, eta 160 orrialde inguru ditu.

    Nire ustez liburua nahikoa ona da, nerabezaroko lagunen arteko harremanak etab… kontatzen baititu, baina beste alde batetik, ez zait oso erreala iruditzen, ez dudalako uste norbait diru hori guztia ikastola batetik lapurtzeko gai izango zenik, are gutxiago ikasbidai baterako denean.

  13. Ziortza Pineda
    Ziortza Pineda
    2016-02-22 Asti-Leku

    Niri oso gustatzen zait liburu hau zeren, kontatzen du nola lortzen dute nahi duten eta gauza batzuk egiten dute. Oso liburu entretenigarria da eta luzetxoa denez 3 edo 4 gauetan irakurtzen dut.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna