Frankestein efektua

Elia Barceló
Giltza, 2020
Eleberria

2021-04-09 Iruzkin 1

Eleberri poliziakoa eta gotikoa uztartzen dira intrigazko istorio honetan. Max gaztea erortzeko zorian dagoen etxe batean esnatu da. Gorputza orbain izugarriz zeharkatuta dauka. Horrek agerian uzten du kirurgialari batek josi dizkiola zauriak, baina berak ez du ezertxo ere gogoratzen. Norak Medikuntza ikasten du Alemaniako hiri batean, Ingolstadten. Inauterietako gau batean, Max ezagutuko du, eta biek salbatuko dute Danubio ibaian itotzear dagoen ume bat. Berehalako erakarpena sentituko dute bata bestearekiko. Arazo bat dago, ordea: ez dira garai berekoak…



Iruzkin 1 "Frankestein efektua"

  1. LOREA RETA SAÁ
    LOREA RETA SAÁ
    2021-04-18 Txintxirri ikastola

    Max eta Nora izeneko gazte batzuen abenturaz beteriko adiskidetasun baten hasiera kontatzen du. Max ondo hezitako mutil gazte bat da, eta Nora berriz, medikuntza ikasten duen neska xarmangarri bat da.

    Max, erortzeko zorian dagoen etxe batean esnatzen da eta gorputza orbain izugarriz zeharkatuta dago. Norbaitek zauriak josi dizkio, baina berak ez du ezer gogoratzen eta etxe horretatik alde egitea erabakiko du. Danubio ibaian itotzear dagoen ume bat bizitza salbatzean, Nora ezagutzen du. Berehalako erakarpena sentituko dute batak bestearekiko. Bestalde, arazo bat dago, ez dira garai berekoak…

    Bien artean Maxen jatorria eta gorputzeko orbainen jatorria ikertuko dute, iraganeko Ingolstadearen mundurako atea aurkitu arte. Maxek berari buruzko informazioa berreskuratuko du. Baina Max eta Noraren iraganera bidaiatzerakoan, huts egiten du, eta arazo arraro batengatik Noraren etxera itzultzeko atea itxi egingo da.

    Maxek eta Norak garrantzia ukaezina dute. Izan ere, eleberri honetan oso aktiboak dira. Biak dira ekintza guztien sorburu.

    Nola itzuliko da etxera Nora?

    IRITZIA

    Azkar irakurri daitekeen liburu bat da Frankenstein efektua; horrez gain, oso dibertigarria eta emozioz beteriko liburu bat ere bada. Kapitulu luzeak ditu baina idazleak entretenitze funtzioa mantentzea lortu du. Entretenitze hori eleberriak berak adierazten du orrialde bakoitzean agertzen diren gertakizunekin.

    Bestalde, Ingolstadearen historia kontatzen eta deskribatzen du baita ere eleberri honetan: maitasuna, adiskidetasuna…islatzen du.

    2021-01-19 L.Reta


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna