Kostatu zaigu, baina hemen gatoz, webgune berrituarekin lehiaketaren edizio berria martxan jartzera.

Udazken bukaeratik aipatzen joan garen moduan, Airakurri iruzkin lehiaketaren edizio berriari urte hasieran ekiteko asmoa genuen. Aurtengo edizioak, gainera, berrikuntzak zekartzala aurreratu genizuen: webgune eta itxura berria. Arazo batzuk tarteko, atzeratu egin behar izan dugu abiatze hau. Baina hemen gaude, orain bai!

Gure webguneak freskatu bat hartu du egun bero hauen esperoan. 🙂 Gustatzen zaizue?

Murgil zaitezte bidaia imajinarioetan, hamaika abentura bizi, eta goza itzazue oporrak. Bueltan, zuen iruzkinen zain izango gara.

Mezutxo hau bukatu aurretik, barkamena eskatu nahi dizuegu martxoan zehar iruzkinak bidali dituzuenoi. Ez larritu; gordeta ditugu eta laster argitaratuko ditugu.