Martaren infernua

Pasqual Alapont.Itzul:Koro Navarro
Erein, 2006
Eleberria

2016-04-19 2 iruzkin

Mutil harekin ateratzea erabaki zuen egunean ez zekien artean hanka bat infernuan jartzen ari zenik. Psikopata eta guzti, thriller eran idatzitako eleberri honek ileak laztuko dizkizu. Martaren istorioa kontatzen zaigu bertan, komeni ez zitzaion gazte batekin maitemindu zen neskarena. Maitasunak eta adiskidetasunak sekulako indarra hartzen dute eleberri honetan.



2 iruzkin "Martaren infernua"

  1. Katchellen
    Katchellen
    2018-01-08 Claret Ikastola

    Eleberri hau gomendatzen dut, gaur egun oso izkutuan dagoen gai bati buruz hitz egiten duelako, emakumeenganako tratu txarrei buruz. Hemen kontatzen du tratu txarrak jasaten dituzten pertsonei indarra eman behar zaie eta aurrera jarraitzeko eta behar den guztia salatzeko.

  2. June San Sebastian
    June San Sebastian
    2016-04-19 Haurtzaro ikastola

    Marta eleberri honetako protagonista gaztea da. Fakultate ondoko pisu batean bizi da bere lagunekin, Carmenekin eta Juliarekin. Hasieran, denboraldi oso txarra pasatzen du, bere mutil-lagunak utzi egin baitzuen. Hala ere, bere lagunek asko laguntzen dute, beste biez gain, Braulio ere laguna du. Egun batean, Hector ezagutzen du, Braulioren ezagun bat. Berarekin gau deseroso bat pasa ondoren, irteten hasten dira. Baina Marta ez da konturatzen zer-nolako harreman arriskutsuan sartzen ari den, emozioz betetako amesgaiztotik ezin izango du atera.
    Pertsonalki, istorioa interesgarria eta emozionantea iruditu zait, pertsonaiak ere oso ongi pentsatuak daudela deritzot. Nahiz eta hitz batzuk ez ditudan ulertu, historioa ez zait batere korapilatsua iruditu, gainera, irakurlea parte hartzera gonbidatzen zuen, Marta nola aterako zen pentsarazten, Hectorren joerak aurreikusten… Edonor irakurtzera gonbidatuko nioke.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna