Desio izeneko tren batean

Iñaki Serrano Lasa
Elkarlanean, 2011
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Bi lagun, motxila bana, Inter-rail txartela Europan barrena bidaiatzeko: horra liburu honen abiapuntua. Hamaika abentura, pasadizo eta bitxikeria bizi izango dituzte Ikereta Jonek hiriz hiri, trenetan nahiz gazte-aterpetxeetan, ligatzeko asmoa beti gogoan, Internet gabeko aro batean.



Iruzkin 1 "Desio izeneko tren batean"

  1. Jon Etxebeste
    Jon Etxebeste
    2016-04-19 Haurtzaro ikastola

    Abenturazko liburu honetan, bi lagun, Europako herri askotara joaten dira, 22 herri zehatz-mehatz. Hori gauzatzeko Intel-Rail trenean egiten dituzte bidaiak, loak gazte-aterpetxean, herri bakoitzean pasatzen zaie zerbait, galdu, trena galdu, aterpetxean lekurik ez edukitzea…

    Jon eta Iker protagonistak, gazteak dira, eta gazte guztiak bezala, ez diote sexuan pentsatzeari uzten. Lagunen arteko apustua irabazteko, azkeneko herrian sekulako festara joaten dira, ligatu eta ongi pasatzera.

    Nire ustez, liburu hau oso entretenigarria da, gazteen bizipenak ongi islatzen dituelako. Gazte guztiak, edo gehienak, Iker eta Jon bazalakoak dira. Abentura edo bidaien ipuinak ez zaizkit asko gustatzen, baina hau benetan polita izan da, gomendatu egingo nieke gazte guztiei irakurtzeko.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna