Astakiloak jo eta jo

Bernardo Atxaga
Elkarlanean, 1993
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Musika-talde bat dira Astakiloak, lau kidez osatua: Patxiku, gitarra, animoso eta alaia; Josetxo, bajua, ilun bezain ezkorra; Mikel, tekladuak, urduri eta hitz-motela; eta Olegario, bateria, beti galdezka ari den filosofo bitxia. Lau lagunak batetik bestera dabiltza beren musika joaz, eta han-hemen hainbat abentura gertatuko zaizkie: Arabiako jeke batekin, transatlantiko batean, Italiako zirku batean, New Yorken, Afrikan…



Iruzkin 1 "Astakiloak jo eta jo"

  1. Gorka Amutxastegi
    Gorka Amutxastegi
    2016-04-19 Kurutziaga ikastola

    Protagonistak, musika talde bateko kideak dira: Josetxo, beti negatiboki dabilena, Patxiku, gitarrista alaia eta positiboa Josetxoren guztiz aurkakoa da, Mikel, guztiz urduria eta azkenik Olegario, asto ezjakina.
    Musika talde hau “ Astakiloak band” ez da inoiz oso arrakastatsua izan, hau da, taldea ez duela jende askok ezagutzen. Ez dute asko bidaiatu, baina bidaiatu dutenean…
    Arabian jo dute jeke batentzat han ia, arrapatuta geratu arte, herri bateko taberna batean sirena bitxi batekin abeslari bezala, Afrikan, eta taldekoren bat zirkuan ere badabil diru faltagatik…

    Historiako hizkera beste liburuetatik desberdina da, protagonistek ez dute batuan hitz-egiten eta horrek beste estilo bat ematen dio. Liburua ez da ain laburra baina oso irakurterraza da. Gaiak desberdinak ditu, liburuak taldearen istorio desberdinak kontatzen ditu, eta gutxien gustatu zaidana, generoa, ez du intrigarik ematen eta aspertzeko aukerak dituzu baina horrez gain ez da oso aspergarria.
    Liburu animatuak gustuko badituzu. Aurrera!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna