Kristalezko begi bat

Miren Agur Meabe
Susa, 2013
Eleberria

2016-04-19 Iruzkin 1

Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; lantokian kontua eskatu nuen iaz, orain enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki utzi egin dut maite-laguna eta harrezkero gaixotuta nago…

Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera, eta han, idazten hartuko du sosegua.

Pintoreak autoerretratua margotzen duen gisan idatzi du Miren Agur Meabek nobela hau, kristalezko ispilu berezi bati arretaz begira. Errealitatea eta fikzioa josiz eta urratuz sortutako kontakizuna da, tarteka ironiazko zertzeladez gozatua.



Iruzkin 1 "Kristalezko begi bat"

  1. Intza Lakalle
    Intza Lakalle
    2016-04-19 Jakintza ikastola

    Oso gomendagarria da adinerako eta oso gustora irakurtzen da. Neska baten egunerokoa kontatzen da lehenengo pertsona erabiliz.
    Naiz eta ez eduki argazkiak, nahiko ulerkorra da.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna