Kixmi elurpean
Arrate Egaña
Elkar, 2005
Eleberria
Nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro betean sartzen ari den neska-mutil koadrila baten inguruan girotu du Arrate Egañak nobela hau, erritmo biziz hainbat abentura azaldu eta hamaika korapilo plazaratzen dituena: droga, manifestazioak, sexua, adiskidetasuna, abortua… Hori guztia, urtezahar-gau bakar batean.
Urtezahar-gaua: bere bizitza egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren –berak uste ez bezala– bere bizimodua eta munduaren ikuspegia.
Iruzkin 1 "Kixmi elurpean"