Jara Bartzelonan

Jasone Osoro
Zubia, 2007
Eleberria

2017-12-18 7 iruzkin

Jara Bartzelonara joan zaigu. Hiri berrian txiki sentituko da hasieran, baina laster murgildu da bertako bizimoduan: looka aldatu du, lagun berri eta interesgarriak egin ditu, lana ere topatu du… Makina bat bizipen berri izango ditu Bartzelonan. Heldu sentitu nahi du gure neskak, gozatu. Baina horrek bere ondorioak izango ditu… Presta zaitez, beraz, Jararen beste bizialdi kilikagarri bat ezagutzeko, mundua haren begiekin ikusteko; zuu zeu izan zintezke Jara… edo Jararen laguna…



7 iruzkin "Jara Bartzelonan"

  1. Olatz Soria
    Olatz Soria
    2021-04-18 Elorrioko Txintxirri ikastola

    Jara 15 urteko neska gazte bat zen, Euskal Herritik Bartzelonara bizitzera joan zena. Bertan, bizitza oso desberdina zen eta ohitura horietara ohitu beharra zuela ikusi zuen. Bertako gazteak 15 urterekin lan egiten zuten, festetara joaten ziren, erosketak egitera joaten ziren… lana egiten hasi zenean ume bat zaintzen egiten zuen lan eta festetan hainbat mutil ezagutu zituen, baina berak mutil-laguna zuen. Egia esan ez zuten askotan hitz egiten, eta Bartzelonako mutilak hain ederrak ziren erraza zela beraietaz maitemiduta egotea. Pixkanaka-pixkanaka hainbat lagun egin zituen eta beste zeozer izan daiteke. Zer?

    Niri liburu hau, asko gustatu zait, bertan bizitza errealeko gauzak irakur dezakegulako, baita horrelako lehen liburua irakurri dudana izan delako. Azkenik, liburu hau ulerterreza da, errez irakurri dezakegulako. Animatu liburua irakurtzera!!

  2. Aizea Berrio Aiarza
    Aizea Berrio Aiarza
    2017-12-20 Arratia BHI

    Izenburua: JARA BARTZELONAN
    Idazlea: Jasone Osoro
    Argitaletzea: Elkar
    Urtea: 2005txar bat

    Jarak 15 urte ditu. Bere lagunik onena Ihintza da, eta notizia txar bat eman behar dio, Bartzelonara doala bizitzera. Lagunak egitea asko kostatu zaio, baina lortu du bertako bizimoduan murgiltzea. Bartzelonan bizipen berriak eta interesgarriak gertatzen zaizkio. adibidez: Look aldaketa, lana, lagun berriak...
    Udan Ihintza eta Urko bere Euskal herriko mutilaguna Bartzeloanara doaz Jarari bizitatxo bat egitera. Gauza da Jara Orioletaz maiteminduta dagoela,baina aldi berean Urko betidanik izan da bere mutil perfektua eta duda handiak sortu zaizkio. Beste aldea batetik bere lagunik onena anorexika dela konturatzen da.
    Nire ustez istorio hau oso aproposa da 12 urtetik 14 urteko gazteentzat. Istorio onetako nire pertzonairik gogokoena Jara da, bere izaera asko gustatzen zaidalako.
    Hizkera formala eta ulergarria erabiltrzen du Jasone Osorok. Liburu hau oso arina iruditu zait, beti hurrengo kapituluan zer gertako pentsatzen ari naizelako.

  3. gorka amuriza
    gorka amuriza
    2017-12-20 arratia bhi

    Izenburua: Jara bartzelonan
    Egilea: Jasone Osoro
    Argitaletxea: Zubia
    Urtea: 2005

    Jara Bartzelonara joan da. Euskal Herria faltan botatzen du, bere laguna, Urko, bere Euskal Herriko mutil laguna,…
    Eskolako egun batean, Laia ezagutzen du, segituan bere lagun mina sortzen da. Laiak, Jarari bere lagun guztiak aurkezten dizkio eta Jara asko pozten da, lagun berriak egiteko aukera duelako.

    Pertsonaiak oso entretenigarria izan dira, bakoitza bere originaltasunarekin.

    Kontakizuna oso egokia eta dibertigarria izan da,ekintza asko egon arren arin irakutzen dira, gainera kontakizuna gazteentzako egokituta dago eta horrela gazteek gehiago irakutzen dute.

    Jasone Osorok bere kontamolde originala du, konturatzen bazara kapitulu guztietako amaieretan ondo eta polit amaitzen ditu

    Gorka.Amuriza 2017-12-11

  4. Maialen Barrenetxea
    Maialen Barrenetxea
    2017-12-19 Arratia BHI

    Jara izeneko neska bat eta bere gurasoak Bartzelonara bizitzera doaz, aitaren lanarengatik. Jara hasieran bakarrik sentitzen da, baina denborarekin lagunak egiten ditu. Laia egin zuen bere lehenengo laguna, eta Laiari esker Iban ezagutu zuen, baita Alba, Marta, Paul eta Cristo ere. Lagun horiek ezagutzen dituenetik festetara joaten da, edaten hasten da...

    Lan bat ere lortzen du, Carla izeneko ume txikitxo bat zaintzea, goizetan klaseetara joaten da eta arratsaldeetan haurra zaintzera. Lanaren ondorioz Oriol izeneko mutil bat ezagutzen du, bikote egiten dira eta ikasketekin arazoak izaten hasten da. Gurasoei gezurrak esaten hasten da, baina gurasoek harrapatu egiten dute eta zigor bat ipintzen diote. Baina zigor hori Jarak ez du betetzen.

    Bere herriko lagunak, Ihintza eta Urko bisita egitera doaz, Urko, bere iraganeko mutil-laguna, eta Oriol, gaur egungo bere mutil-laguna, ezagutzen dira. Ihintzak eta Laiak mutilak ezagutzen dituzte, Jara aldiz gurasoekin haserre. Bi ikasgai suspenditzen ditu eta horrek bere ondorioak ditu... Zer gertatuko da Jara eta bere gurasoen artean? Zer zigor jarriko die? Urko eta Jara lagunak izango dira?

    Liburu honetako protagonista, liburuaren izenburuak dioen moduan, Jara da. Laia, Urko, Oriol, Iban eta lagun gehiago agertzen dira liburu honetan, baina niri gehien gustatu zaidan pertsonaia Jara da, berak egiten dituen gauzak gustatzen zaizkidalako. Bihurrieriak egiten ditu, lagunekin irteten da, gurasoekin haserretzen da, baina lezioak badakizki. Gurasoei gezurra esaten dienean gaizki sentitzen da eta bere buruari zigorra jartzen dio. Aldi berean ez zait batere gustatu Oriol, oso mutil harroa iruditzen zaidalako.

    Liburu honetan hainbat ekintza agertzen dira, Jara lanean hasten denean adibidez, Carla izeneko neska txiki bat zaintzen du. Gauetan joaten da, horregatik ez du ikasteko astirik eta hainbat ikasgai suspenditu ditu. Ekintza hau asko gustatu zait, niri ere umeak asko gustatzen zaizkidalako.

    Niretzako oso erraza izan da liburua irakurtzea. Ulertzeko hitz errazak erabiltzen ditu, kaleko hitzak ere erabiltzen ditu. Niri asko gustatu zait liburua, edukia oso ondo dagoelako eta oso errez irakurri ahal delako. Gure adinean irakurtzeko liburu bat dela uste dut.

  5. Eneko Artaraz
    Eneko Artaraz
    2017-12-19 Arratia BHI

    Jara 15 urteko nerabe bat da. Bartzelonara joan zaigu eta lagun berriak egitea kostatu zaio baina laster murglidu da bertako bizimoduan. Looka aldatu du, lagun berri eta interesgarriak egin ditu, lana topatu du… makina bat bizipen berri izango ditu Bartzelonan.

    Jara Orioletaz maiteminduta zegoen. Udan Ihintza eta Urko joan ziren Bartzelonara. Urko bere lehengo herriko maitasuna izan zen Jararentzat, Jara nahastua zegoen, Oriol gustatzen zitzaion baina Urkori esaterakoan nola hartuko zuen pentsatzen zegoen.

    Istorioa maitasunezkoa eta erromantikozkoa da. Liburu hau 12urtetik-15 urterainoko nerabeentzako dago egokituta. Hizkera ulergarria eta formala erabiltzen du idazleak. Arin eta gustura irakur daiteke liburu hau intriga asko jartzen delako.

    ANIMA ZAITEZTE ETA IRAKURR!!! Ziur nago asko gustatuko zaizuela.

  6. Ane Arana
    Ane Arana
    2017-12-18 Arratia BHI

    Jara izeneko 14urteko neska baten istorioa kontatzen du. Maitasunaz, lagunetaz,... hitz egiten da, normalean nerabe batek izan dezaken arazoetaz. Jarak izandako hiri aldaketari buruz ere hitz egiten da.

    Protagonistaren garrantzia uka ezina da, bere inguruan sortzen direlako gai guztiak. Ihintza ere asko agertzen den pertsonaia da, Jararen lagunik onena delako.

    Jara Oriol izeneko mutil batez maitemintzen da baina oraindik Urkok bere buruan jarraitzen du.

    Hizkera landu eta aberatsa duenez, 12 urtetik gorako nerabeentzat aproposa da.
    Lexiko labur eta jatorra erabiltzen du ondorioz, irakurketa atsegina eta irakurterraza egiten da.

    Ane. Arana

  7. Amaia Paula Buda
    Amaia Paula Buda
    2017-12-18 Arratia BHI

    Jara 15 urteko nerabe bat da. Bere lagun minarekin (Ihintza) kontzertu batera joaten da. Han, lagun berriak egiten dituzte biak eta Ihintzaren gauza berriekin topatzen da. Gainera, atzean utzi zituen sentimendu nahasteekin topatzen da eta haiei aurre egin behar die. Jara eta Ihintza nerabezaro erdian daude baina elduak egiten ari dira eta oso galduta daude psikologikoki, ez dakite zer egin haien bizitzekin eta ez dute pentsatzen haien ekintzen ondorioez. Zalantza asko dute; orientazio sexuala, mutil-laguna edukitzeko konpromisoa...

    Pertsonaiak oso errealak dira, nerabeen izaera eta pentsamenduak oso ondo islatuta daudelako. Ihintza, garrantzitsua da istorioan, korapiloak eragiten duen pertsonaia delako eta gainera, oso ausarta da. Jara oso sentibera da. Pentsatzen egiten dizun pertsona da, dilema batean arrapatuta dagoen pertsona baita eta ez du ulertzen gertatzen ari zitzaiona, hortaz ez daki zelan jokatu egoera konkretu batean.

    Liburua oso entretenigarria da, korapilo eta gauza berriak etengabe gertatzen direlako. Bestalde, liburua irakurlearen jakin-mina pizten eta mantentzen du, inoiz espero ez dituzun gauzak gertatzen dira eta. Istorioa laburra da eta letra handia da, beraz azkar irakurtzen da, baina gauza asko gertatzen dira liburua hain laburra izanda.

    Liburua oso gomendagarria da lexiko aproposa erabiltzen baitu: aditz egokiak erabiltzen ditu idazleak, ortografia faltarik ez daude... Formatu egokia erabiltzen da: esaldiak barrurantz hasten dira, margenak uzten dira... Hizkera informalak liburua ulergarria egiten ditu eta irakurle gazteak erakarriko ditu. Elkarrizketa biziak kontakizuna sinesgarria egingo du eta irakurleen gogoeta suspertuko du. Liburua irakurri beharrekoa da, animatu zaitezte Jararen mundura sartzera!

    Amaya Paula Buda, 2017-12-06


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna