Jack txikiaren balada

Mikel Valverde
Denonartean, 2018
Eleberria

2018-12-12 Iruzkin 1

Jack Txiki txerri margolari bat da, baserri batean lasai bizi dena. Lasaiegi, agian. Kasualitatez, egun batean pirata itxura zuen gizonkote lotsagabe bat iritsi zen. Sorbalda gainean zeraman loroak salatzen zuen. Jackek, orduan, ideia bat izan zuen: loroz mozorratzea abenturak bizitzeko. Une horretan, ezin imaginatu abenturak ez direla beti batek nahi bezala suertatzen. Hori bai, hark bizitakoa kontatzea merezi du, aparteko abentura izan baitzen!



Iruzkin 1 "Jack txikiaren balada"

  1. Aratz Perez
    Aratz Perez
    2021-04-27 Elorrioko ikastola

    Jack txiki txerri margolari bat da eta baserri batean lasai-lasai bizi da, agian lasaiegi eta dena. Kasualitate handiz egun batean pirata itxurako gizonkote lotsagabe bat helduko da txerritxoaren herrira. Sorbalda gainean loro bat izango du eta horrek pirata bat dela erakusten du. Jackek ideia bat izango du, loroz mozorrotzea eta piratarekin abenturak bizitzera joatea, baina lehenik loroarekin hitz egin beharko du ea ados dagoen jakiteko. Handik ordu erdira hitzegin ostean lagun onak egingo dira, eta loroak lasai asko utziko dio joaten berak deskantsua behar duelako eta pirataz nekatuta dagoelako. Momentu horretan Jackek ez du pentsatzen gauzak nahastu egingo direnik eta planak okertu egingo zaizkio, baina bitartean, beste abentura batzuk bizi izango ditu, hori bai, Jackek bizitakoa irakurtzeak asko merezi du, gauza txarrak ahazturik, sekulako abentura guaia bizi izan dutelako.

    Iritzia: Nire ustez liburu honetan hainbeste abentura daude ez zarela irakurtzeaz aspertzen denbora osoan zerbait gertatzen zaiolako. Horregatik abenturak gustuko dituenari gomendatzen diot.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna