Bihotz ausarta

Joanes Urkixo
Alfaguara-Zubia, 1996
Eleberria

2016-02-19 4 iruzkin

Urtzi maiteminduta dago, baina nola esan Oihanari? Neskari bere amodioa aitortzeko puntuan dagoenetan, ausartu ez eta mutilaren frustrazioa handitzen doa. Ikasketetan gauzak ere ez doazkio ondotxo eta hau guztia gutxi balitz, badirudi Txispas aurrea hartzen ari zaiola eta Oihanaren “lagun kuttun ofiziala” postua lortzeko puntuan dagoela. Noizbait koldarkeria alde batera utzi bere buruarekin konfidantza hartu eta benetako Bihotz Ausarta bihurtu behar izango du Urtzik. Ausartuko al da?

Kontatzen den istorioa inozo samarra da, pertsonaiak oso sinple eta alde bakarrekoak dira, baina maitagarri egiten zaizkigu. Bestalde kontakizunak ez dauka sorpresa handirik eta badakigu ia hasieratik gauzak ondo aterako zaizkiola protagonistari. Hala ere, gustagarri egiten zaizkigu pasadizoak, eta gu hunkitzera ere iritsiko dira batzuetan.

Gaizki bukatzen diren istorioekin nazkatu samar baldin bazaude; liburua bukatutakoan ezpainetan irribarre inozoa eduki nahi baduzu; zuk ere Urtzik bizi duen amodio-zorionaren partaide izan nahi baduzu; oso neska edo mutil erromantikoa bazara… liburu hau zuretzat da egina. Ausartu zaitez “Bihotz Ausarta”rekin!



4 iruzkin "Bihotz ausarta"

  1. Gabriel Pascu
    Gabriel Pascu
    2016-03-28 IES LAKUA BHI.

    Bihotz ausarta liburua ikaragarri gustatu zait gaztelaniazko, ingeleseko eta euskarazko ikasgaietan irakurritako liburu guztien artean, gaur egungo mutil gazte baten pentsamenduak azaltzen dituelako. Bukaera aurreautzemanda izanda ere, gorabehera asko daude eta horrek liburua interesgarria izatea egiten du eta irakurtzen ez gelditzea ere bai. Korapiloa oso luzea da xehetazunez beteta dagoelako, baina oso interresgarria denez, ez dirudi hain luzea. Hitz berriak eta konplexuak dituen arren, oso ulerkorra da, hitzak hiztegian bilatu ahal direlako. Nire ikuspuntutik, izugarri ikasten da liburu honekin gramatika eta ikaragarrizko hiztegia ere. Beraz, oso ondo dago, gomendatuko nuke, egun batean irakurri ahal delako, besteak beste, gure arazoei erabateko irtenbideak ematen die liburu honek. Mutil asko protagonistaren egoera berean gaude eta liburu honek bultzada bat ematen digu maite dugun neskarekin hitz egiteko.

  2. Guillermo Pagola
    Guillermo Pagola
    2016-03-09 Lizardi institutoa

    Asko gustatu zait liburua, pixka bat tristea da batzutan. Gustatzen zait irakurtzea, batez ere hau, azkar irakurtzen da eta!

  3. Mikel Álvarez
    Mikel Álvarez
    2016-02-20 Asti Leku Ikastola

    Nik ‘’Bihotz ausarta’’ liburua aukeratu dut, zeren eta askotan irakurri dut eta gero eta gehiago gustatzen zait. Pixka bat tristea da baina bere gauza onak ere ditu. Oso polita da eta entretenigarria, dibertigarria… Eta gainera oso azkar irakurtzen da.
    IRAKUR EZAZU AZKAR, GUSTATUKO ZAIZU ETA!!!

  4. Andere Bilbao
    Andere Bilbao
    2016-02-19 Asti Leku ikastola

    Nik liburu hau aukeratu dut, irakurtzen ari nintzela istorio barruan sartu bainintzen eta oso erreala iruditzen zaidalako.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna