Zuen iruzkinak trumilka jasotzen hasiak gara. Eskerrik asko gure lehiaketan parte hartzeagatik!!

Aholkutxo bat eman nahi dizuegu zuen iruzkina lehenbailehen webgunean agerian izateko: irakurri duzuen liburuaren fitxara joan eta azpi-azpiko formularioa bete (iruzkina, zure izena, ikastetxea eta e-posta helbidea). Liburua azkar eta erraz aurkitzeko webgunearen gainaldeko bilatzailea erabil dezakezue.

Irakurritako liburua agertzen ez bada, bidal iezaguzue mezutxo bat eta sortuko diogu bere fitxa biharamunerako. 🙂