Mila esker Airakurri proiektuaren 3. edizioan parte hartu duzuen gazte guztiei, zuek zaretelako euskeraren eta Euskal Herriaren beraren literaturaren etorkizuna. Proiektu honen helburua gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea da, eta aldi berean euskaraz irakurtzen jarraitzera animatzea, eta hori zuei esker lortzen ari gara. Zuen irakurtzeko zaletasuna eta elkarren artean euskaraz gozatzeko griƱa da gure motibazio handiena proiektu honekin jarraitzeko; horregatik, Euskal Editoreen Elkarteak buruz-buru lan egiten jarraituko du zuek Euskal Literaturarekin gozatzen eta munduan zehar letren bitartez bidaiatzen jarraitzeko; irakurketa bidaia bat delako, eta liburu bakoitza bidaia hori egiteko hegazkina.

Elkartetik Euskal Herriko belaunaldi berrietako haur eta gazteek gure eta beraien hizkuntzaren jabe egin daitezen nahi dugu, jabe hitzak gordetzeen duen esanahi osoarekin. Euskera eskolako eta ikaslanetako tresna soil baino gehiago izan dadin, euskaraz bizitzeko, euskararekin gozatzeko. Horretarako denok elkarrekin lan egin behar dugula pentsatzen dugu Euskal Editoreen Elkartean. Zoritxarrez, ez da lan erraza gure herriko hainbat girotan. Eta, noski, lan hori ez da eskolena eta irakaslearena bakarrik, zuena baizik.

Gaur egun gazteok Internet sentitzen duzue komunikatzeko leku nagusi gisa, oso erraz trukatu al dituzuelako iritziak. Irakurle gazteontzako iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena izango dela sinisten dugu, eta guk badakigu Euskera ere teknologia berrietara moldatu behar dugula, hortik sortu zen gure proiektua.

Horregatik, paperean zein ordenagailuan zein tabletean, irakurketaren sua amatatzen ez den bitartean, Euskal Herrian daukagun kultura miresgarria are gehiago aberasten joango zarete, beraz segi Euskal literaturaren munduaz gozatzen eta ez ahaztu zuek hegazkinak hartzeaz, bidaiatzen ondo pasatzen jarraitzeko, zuek zaretelako Euskara eta Euskal Literaturaren etorkizuna! Aupa zuek!

Elkartetik adierazi nahi dizuegu ia 250 iruzkin jaso eta aztertu ondoren, horietatik 3 finalista atera zirela. 3 finalisten arteko aukeraketa egitea oso zaila izan da gure editore profesionalen taldearentzako, baina azkenean epaimahaiak aho batez Izaro Izquierdoren iruzkina aukeratu dugu irabazle moduan, beraz, zorionak Izarori eta Airakurriren 3. edizion parte hartu duzuen Arratia BHI-ko ikasle guztioi!