Zer da, ba, maitasuna?

Miren Agur Meabe
Elkar, 2008
Eleberria

2016-02-11 Iruzkin 1

Berezi eta Mister X ditugu protagonistak; argazkilaritza eta poesia maite dituen neska da Berezi, sentikorra, amestia, kritikoa; Mister X, berriz, musika-talde batean dabilen mutila, bere zakartxoan bihozbera, umoretsua, solidarioa. Bakoitzak bere istorioa kontatzen digu, eta irakurleak aukera egin dezake: edo neskaren kontakizuna eta gogoetak irakurri aurrena, edo mutilarenak, edo biak tartekatuz joan. Halakoxea da liburuaren itxura ere: bi azal ditu, eta bietako edozeinetatik has liteke irakurketa. Barruan, berriz, amodiozko istorioetan ohi direnak, betikoak baina aldi berean beti berriak diren sentimenduak: desira, samurtasuna, beldurra, jelosia… Bai hitz lauz adierazita, kapituluz kapitulu, baita poemen bidez ere. Hala ere, ez da maitasuna gai bakarra: familiak, gizarteak, adiskidetasunak, naturak edo arteak ere badute beren tokia kontakizunean.



Iruzkin 1 "Zer da, ba, maitasuna?"

  1. Lorea Prieto
    Lorea Prieto
    2016-02-11 Dolores Ibarruri

    Zer da, ba, maitasuna, uste nuena baino hobeagoa izan da. Gaia gustukoa nuen (amodioa), baina ez nekien nire adinako pertsonaiak agertzen zirela. Historia sinesgarria iruditu zait, kasualitateak existitzen direlako.
    Hasi nintzenean liburua irakurtzen, ez nuen ulertzen, baina joan nintzenean bukatzen ulergarria iruditu zitzaidan guztia. Bigarren partea irakurtzean (Mutilaren historia) jakin nahi nuen nor zuen gogoko. Amaierara iritsi nintzenean ez nuen hori espero, eta horrela utziko nuke, ez nuke ezer aldatuko. Baina dialogo gehiago ipiniko nizkion.
    Pertsonaiei buruz datu gehiago aipatuko nuke, nolakoak diren neska eta mutila, haien ezaugarriak eta abar. Horregatik ez zaizkit iruditu interesgarriak pertsonaiak eta ezin izan naiz identifikatu haiekin.
    Hizkuntzari buruz, ulerterraza iruditu zait, gure hizkera erabiltzen dutelako hitz egiteko, baina ia guztia kontatzen da, ez dago ia dialogorik.
    Laburbilduz, liburua irakurtzen asko disfrutatu dut gaia gustukoa nuelako, baina uste dut ni bezalakoak bazarate, pazientzia izan behar duzuela liburuarekin. Ni egon nintzen beste bat hartzeko gertu. Baina azkenean erabaki nuen irakurtzen jarraitzea. Gaia gogoko duten guztientzat gomendatzen dut.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna