Zortzi ipuin gotiko

Jon Eugi
Elkar, 2014
Ipuinak

2016-02-10 2 iruzkin

Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.



2 iruzkin "Zortzi ipuin gotiko"

  1. Amaia Zuluaga
    Amaia Zuluaga
    2017-12-20 Arratia BHI

    Izenburua: Zortzi ipuin gotiko
    Egilea: Jon Eugi
    Argitaletxea: Elkar
    Urtea: 2014
    Bilduma: Taupadak

    8 istorio aurkitzen ditugu. Denak motzak eta gotikoak edo beldurrezkoak. Istorio desberdinak dira. Bakoitza kapitulu batean garatua. Kapitulu edo istorio desberdin batzuk zeozer aman komunean dute. Adibidez horrelako gai batzuk aurkitu ahal ditugu: lagun talde bat hilerrira doa, gaztelu zahar baten istorioa, deabrua…

    Istorio guztietako pertsonaiak desberdinak izan ditugu. Batzuk beldurtiak eta beste batzuk ausartak. Istorio desberdinetan zehar, maltzurrak, pertsona onak, lasaiak, beldurtiak edo ausartak egon dira.

    Liburu arina da. Ez du orrialde askorik. Istorioek, intrigazkoak direnez, irakurlearen jakin mina pizten dute eta horrek gehiago erakartzen du. Istorioak oso laburrak direnez (15 orrialdekoak inguru) istorioak zelan bukatuko duen jakin mina sortzen dizu. Bestalde, batzuetan irakurketa astuna egiten da hitz batzuk gure hizkeraren barruan ez daudelako. “(...) -Heure ideia izan duk etortzea, eta heu ibiltzen da haiz paraje hauetan -erantzun nion. (...)”

    Hasieran, astuna egin zait liburua. Gehiago irakurriz nire jakin mina gero eta gehiago deitu du eta liburua pozik eta gustura bukatu dut.

    Kontakizunak nire ustez, ez dira batere sinesgarriak istorio bat edo bi izan ezik.

    Beldurrezko edo intrigazko liburuak gustatzen bazaizkizu, liburu hau gomendatzen dizut. Gerta daiteke, hasieran, apurtxo bat aspertzea baina gero istorioak gero eta biziagoak egiten dira.

    Zein izango da beldur gehien ematen dizun istorioa?

  2. Aitor Carazo Momoitio
    Aitor Carazo Momoitio
    2016-02-10 Dolores Ibarruri

    Ipuina zortzi beldur istorio motzaz osatuta dago, zortzirak nahiko ondo daude eta intriga eman dezakete amaiera jakin arte liburu hau
    Istorioak 15 orri ingurukoak dira, nahiko motzak baina originalak dira. iruzkin honen bitartez gomendatzen dizuet, mikro-istorio hau ez dago kapitulutan banatua eta 3 pertsonaia nagusiz osatzen denez istorioa irakurtzen eta ondo eraman dezakezu irakurketa
    Inspektorearekin identifikatua sentitu egin naiz abenturazalea zein ausarta izan delako istorio osoan “deabruei” aurka egitean eta lasaia egoten.
    Amaiera intrigantea da ez dakizulako zehazki zer gertatu den eta pertsonaiak oso ondo deskribatzen ditu psikologikoki eta fisikoki, euskara maila ez da oso zaila ulertzeko eta istorioa gomendagarria da. Istorio hau gazte bati gomendatuko nioke, intriga eta beldurra gogoko duen gazte bati.

    Barne narratzailea erabiltzen du idazleak, inspektorea kontatzen egongo zen moduan idatzia.
    Nire paterik gustukoena da inspektorea deabrua ez zela eta katu bat zela esaten zienean.
    Historia nagiagoko nuke luzatzea amaiera ez dizulako lasai uzten


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna