Margolana

Igor Elortza
Zubia, 1999
Eleberria

2016-03-29 Iruzkin 1

Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzea. Egon litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiozu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikiak, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango duzu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke.



Iruzkin 1 "Margolana"

  1. Arrate Matilla
    Arrate Matilla
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Nestor eta Jokin hamasei urteko bi lagun dira. Egun batean, historiako irakasle batek ikastolan dagoen margolana erakusten die ikasleei eta egun batzuetara Louvre museora eramango dutela esaten die. Orduan, margolanaren bozetoa lapurtzea erabakitzen dute bi mutikoek. Handik aurrera arazo eta kezka guztiak azaltzen dira. Harrapatuko al dituzte? Zer gertatuko zaie bi lagunei? Eta margolanarekin?
    Pertsonaiei dagokionez sinesgarriak dira, benetako nerabe baten arazoak dituztelako.
    Gainera arazo baten aurrean naturalak dira.
    Kontamoldeari dagokionez, istorio laburra da, 120 orrialde ditu, gainera irakurtzeko erreza da. Istorioa 1.pertsonan idatzia dago.
    Kontakizunari dagokionez, liburu polita da, entretenigarria eta misteriotsua, baina apur bat astuna. Ez zait oso erreala iruditze, zentzu gutxikoa da margolan bat lapurtzea, gero leku baten sartuta egoteko margolana, museo batera eraman beharrean, ezin dutelako ezan haiek dutela.
    Misterioa gustatzen bazaizu hau da zure liburua?


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna