Iratiko sorgin basatia

Fernando Morillo
Ibaizabal, 2017
Eleberria

Zerbait gertatzen da Iratiko oihanean. Eguraldia guztiz zoro dabil, eta behi baten gorpua azaldu da, erraiak irekita eta txiki-txiki eginda. Are okerragoa izango da laster, emakume zahar bat ere agertuko baita, biluzik, hilda eta odoletan blai.
Ikasle-talde bat Iratiko oihanera iristen denean, egun eder batzuk igarotzeko asmoa baino ez daukate gazteek. Ez dute inola ere espero leku hartako misterioaren erdi-erdian amaituko dutenik.
Piztia anker bat dabil zuhaitzetan zehar. Sorgin Basatiaren laguntza beharko dute hari aurre egiteko, eta otso beltzak eta antzinako aker-adarrak aurkituko dituzten bidean.
Borrokarik gogorrena, ordea, barrukoa gertatuko zaie: nork bere beldurren aurka egin beharko du. Hori izaten da beti gudu guztietan lazgarriena. Eta ezinbestekoena.

Erantzun bat “Iratiko sorgin basatia” bidalketan

  1. Oier Diaz Arratia BHI

    Iratiko oihanean gertatzen den istorioa da. Ikasle talde bat irizten da oihanera eta han eguraldi oso txarra egiten du, eta behin batean gorpu bat agertzen da. Zati guztiak txiki-txiki eginda. Sorgin basatiaren laguntza behar dute gertatzen ari diren gauzak hobetzeko: eguraldia, gorpuak… Sorgin Basatiak esaten du, bakoitzak bere beldurren aurka egin behar duela arazoa konpontzeko.

    Pertsonaiak oso ondo aurkezten dira baina ez dira hasieran agertzen geroago baizik. Sorgin Basatia asko esaten dute hasieran, bere jarrera eta ezaugarriak jakiteko. Lagun taldea ez da asko aipatzen baina jarrera ona dute gertatzen ari diren gauzen aurrean.

    Kontakizuna oso arina da gainera letrak handiak ditu eta gauzak arin eta ondo kontatzen dira. Liburua oso interesgarria eta polita da, intriga asko sortzen dizu gainera. Liburua ez denez oso luzea, 12-14 arteko gazteentzako gomendatzen dut.

    Kontamoldean baizik, Hizkera laburra eta arina du horregaitik liburua oso arina da. Lexiko arrunta duenez, gauzak oso ondo azalduta daude. Elkarrizketak laburrak eta intrigazkoak dira, baina esaldiak luzeak eta ondo azaldutakoak.

    ANIMATU ZAITEZ LIBURU HAU IRAKURTZEN!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude