Hodeietan

Aitzol Lasa Oyarbide
CAF-ELHUYAR, 2012
Narrazioa

Egilea: Aitzol Lasa Oyarbide
Ilustrazioak: Xabier Unanua
15 x 20 cm
180 orrialde
ISBN: 978-84-92457-21-2
14 €

CAF-ELHUYAR 2012
Gazteentzako zientzia-narrazioa saria

Sinopsia

Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da. Hodei gizajoa hodeietan dago beti. Despistatu hutsa da. Horretaz gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi.

Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan duen neska da Estibaliz. Eta aukera izango du Estibalizengana hurbildu eta harekin hitz egiteko. Une horretan, zirt edo zart egin beharko du.
Bi zailtasuni egin beharko die aurre Hodeik. Lehenengo eta behin, Estibaliz bera baino nagusiagoa da. Hori gutxi ez, eta, gainera, Estibaliz zientzialari iaioa da.

Estibalizekin harremanetan hastearekin batera, Hodeik utzi egingo dio hain despistatua izateari…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude