Larunbatean Bukowskin

John Andueza
Elkar, 2012
Eleberria

2014-09-30 8 iruzkin

Egilea: John Andueza Altuna
Bilduma: Taupadak 34
Salneurria: 15,00 €
Orrialde kopurua: 216
Adina: 13 urtetik gorakoentzat
Neurriak: 19,5 x 13 cm
Azal biguna
Kaleratze data: 2012ko apirila
ISBN: 978-84-15337-83-6
Barra kodea: 9788415337836

Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak eta apatxe bakartiak.

Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak… rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan…

John Andueza (Oregon, Estatu Batuak, 1966). Telebista eta zinearen saltsa-maltsan nahastuta ibili da luzaroan. Orain bere lehenengo nobela argitaratzeko fortuna izan du, esku artean duzun hau, hain zuzen. Hamabost urteko neska-mutil kuadrilla baten kronika martxosoa aukeratu du debuta egiteko.



8 iruzkin "Larunbatean Bukowskin"

  1. Ander Apraiz
    Ander Apraiz
    2016-04-14 Kurutziaga Ikastola

    Ikasturte berriarekin batera, ikasle berria. Xatu da Bilintx institutura joaten den sutil birria, asiera batean ez du ezer berezirik baina berak eta bere ingurukoek egiten dituzten hainbat gauzek txundituko zaituzte.
    3. personan idatzitako historio hau oso interesgarria iruditu zait, hasieran 208 orrialde zituela ikusten atzera bultzatu ninduen liburua irakurtzea baina irakurtzea gomendatu zidaten eta hongo gin nuen kasu egiten.
    Kapitulu bat irakurtzeak beste bat irakurtzera bultzatzen zaitu eta Horn oso liburu gutxitan topatu izan dut, nire iritziz gure adineko (12-14) urte bitarteko gazteentzako liburu egokia da, liburuan azaltzen diren gaiak gure adineko jendeari interesgarriak iruditu ahal zaizkielako: amodioak, teknologia, sexua, drogak...
    Laburbilduz, liburua asko gustatu zait eta ser irakurri ez dakien jende guztiari liburua irakurtzera bultzatzen diet oso entretenigarri, morboso, barregarri, laburbilduz, liburu eder honetan!

  2. Alaitz Zengotitabengoa
    Alaitz Zengotitabengoa
    2016-04-14 Kurutziaga Ikastola

    Jakin minaz jositako liburu hau “Larunbatean Bukowskin” deitzen da. 2012an Elkarrek argitaratutako eta John Anduezak idatzitako liburu puzka bati hitz egiten hari naiz, liburu honetaz gehiago jakiteko eta irakurtzera animatzeko.

    Xato gure liburuko protagonista, udan Arrasateri agur esan eta Donostiara doa bizitzera. Istorio hau Bilintx institutuan gertatzen da. Bertako bi mutil lotsagaberi ideia bat bururatzen zaie, nesken aldageletan kamera txiki bat jartzea, eta honekin lortutako bideoak eta argazkiak institutuan zehar zabaltzea. Pentsatu eta egin. Kameradun boligrafo txiki bat jartzen dute nesken aldageletako azkeneko dutxan, bertan institutuko neskarik galantena dutxatzen baita. Egunak joan egunak etorri irudi gehiago lortzen dituzte gure bi mutil inozoek. Zer gertatuko da argazkiekin? Irakasleek harrapatuko al diete? Eta hala bada zer gertatuko da bi nerabeekin?

    Liburu hau oso interesgarria eta erakargarria iruditu zait, gure adinekoak direlako bertan ageri diren protagonista gehienak. Nahiz eta 216 orrialde izan erraz eta arin irakurtzen diren liburu horietakoa da. Nahiko erreala iruditu zait, baina ez dakit ea 13 urteko bi mutil gai izango ziren kamera bat nesken dutxetan jartzeko. Dena dela oso dibertigarria iruditu zait.

  3. Amaia Arrieta
    Amaia Arrieta
    2016-04-09 Jakintza Ikastola

    Urtero legez Irailean ikasturte berri bat hasi da Donostiako Bilintx institutuan. Aurten, Ikasle berri, baina bizkor eta espabilatua batuko zaie tribu desberdinei. Hau da Xato. Liburu hau oso polita eta interesgarria egin zait, eta kapitulu bat amaitzean, hurrengoa irakurtzeko intriga sortu zait. Gainera, hasieran bere 208 orrialdeak ikusirik, hasieran oso astuna dela emten du, baina oso morbosoa da, eta ez da batere astuna egiten. Nik liburu hau 12-14 urte bitarteko gaztetxoei gomendatuko nieke, etorkizun batean zer gerta liteken adierazten baitu.

  4. Maider Zubizarreta
    Maider Zubizarreta
    2016-03-31 Kurutziaga ikastola

    Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da eta bertan azaltzen da Xato, ikaskide berria. Udan Arrasate utzi eta bertara joan da bizitzera. Urtero legez, tribu desberdinak nahastuko dira bertan, eta nerabe horien munduan murgilduta kontatzen da istorioa. Baina halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan, eta hortxe azalduko dira arazo guztiak.
    Xato mutil arrunta da beste gelakideekin konparatuz baina oso borobila denez, erreala egiten da. Gainera irakurleak espero ez dituen hainbat ekintza azaltzen dira protagonistaren aldetik.
    Bestalde, liburuak 208 orrialde ditu baina ez da batere luze egiten oso morbosoa baita. Istorioa 3. pertsonan idatzita dago eta baita orainaldian.
    Kontakizunari dagokionez, ekintza interesgarri, morboso eta dramazkoak kontatzen ditu: harreman korapilatuak, teknologia berriak, sexua, drogak… denetarik aurkituko duzu liburu puska onetan!

  5. Gorane Ruiz Goitia
    Gorane Ruiz Goitia
    2016-02-29 Artaza-Romo BHI

    Liburuaren gai orokorra gustatu zait, hau da, nesken dutxetan bi mutilek jarritako boli kamara. Pila bat gustatu zait nesken azalean ipintzea errazago iruditzen zaidalako, nire institutoan gertatu ahal baita. Honetaz gain, liburua nola idatzita dagoen gustatu zait, hots, idazleak egunero erabiltzen ditugun hitzak ipini ditu. Esaterako, “zer putada”, “kabroi hutsak dira”, “ze pelma”, etab. Are gehiago, personaien pentsamenduak gureak bezalakoak dira. Elkarrizketan erabilitako kaligrafia gustatu zaidala ere azpimarratu behar dut. Horrela, hobeto ulertzen laguntzen dizu.

    Ez zait gustatu protagonistak eta bere lagunak nesken fisikoari buruz hitz egiten dutenean, oso matxistak dira eta. Izan ere, oso gauza positiboa pentsaraztea ekartzen du. Mutil batek irakurtzen badu, konturatu ahal da beraiei neskak itxuragatik bakarrik gustatzen zaizkiela, ez nolakoak diren barrutik. Aurrekoaz gain, zer motatako hitzak erabiltzen dituzten konturatu gaitezke. Adibidez, puxika politak dauzka, borobil-borobilak.

    Oso interesgarria izan denez gero, oso gustora irakurri dut. Gainera, nik espero izan nuena baino hobeagoa izan da. Nire esku tartean eduki nuenean eta lehenengo inpresioa eguneroko bat bezala izan zen, instituto batean gertatzen zena. Baina John Anduezak oso gustoraz idatzi duenez eta mamia dagoenez, liburua hobea egiten du. Dena kontuan hartuta nire liburuaren sailkapenearen nota bederatzi da.

    Euskara mailari dagokionez, normala izan da, ulertzeko modukoa. Hitz batzuk hiztegian bitatu behar izan ditut, baina ezin banu bilatu kontextuagatik ulertuko zen. Honen ondorioz, hamabi-hamahiru urteko neska-mutelei gomendatuko nieke.

  6. Leire Villar
    Leire Villar
    2016-02-16 Dolores Ibarruri

    Xato, liburu honen protagonista, Bilintx institutuko ikasle berria da. Eta gertaera batzuk biziko ditu bere klaseko bi ikasle nesken aldageletan kamerak jartzen dituztenean.
    Liburua gustatu egin zait, gaia interesgarria izan delako, eta sinesgarria iruditu zaidalako. Hau edonori gertatu ahal zaiolako, ez da liburuak sortutako fikzioa, munduan jende asko dago honekin disfrutatzen duena benetan. Niri ez zait batere barregarria iruditzen, bakoitzaren duintasuna errespetatu behar delako.
    Hala ere liburu misteriotsuak, inbestigaziozkoak eta amodiozkoak nahiago ditut, entretenigarriagoak iruditzen zaizkidalako. Hasiera pixka bat aspergarria iruditu zait, ez zelako gauza garrantzitsurik gertatzen, baina argazkiena heltzean engantzatu nintzen. Hori bai amaiera motz gelditu zitzaidan, beste amaiera bat espero nuen.
    Liburuan, hainbat pertsonaien deskribapen agertzen dira, sinesgarria iruditu ez zaidana Alberto, Mamerto deitzen duten irakaslearena da. Ikasleak bakarrik uzten dituela klasean orduetan, nahi zutena egiten eta gero mozkortuta bueltatzen zela. Nire ustez hori errealitatean gertatuko balitz, ikasleek haien gurasoei kontatuko liekete eta gurasoek zuzendariari. Eta institututik kanporatuta egongo zen. Baina gainerakoa, lehen esan dudan moduan, pertsonaiak, istorioa etab. sinesgarria iruditu zait.
    Liburu hau entretenigarria da, ulerterraza, normalean hitz egiten dugun moduan idatzita dagoelako irakurleak irakurtzeko gogoak edukitzeko. Irakurtzea gustuko duten 13-14 urteko gazteentzat gomendatzen dut.

  7. Eneko Iceta Sanchez
    Eneko Iceta Sanchez
    2016-02-10 Landaberri BHI

    Neri asko gustatu zait.Hasieran aspergarria irudutu zitzaidan: betiko ahurkezpenak , ezerrez interesgarria baina irakurtzen jarraitu nuen eta azkenean asko engantxatu zitzaidan.Baitare esan behar det hasieran irakurtzen negoen bitartean ematen zuen nere gelan negoela batezere irakasleak deskribatzerakoan oso parregarria iruditu zitzaidan.Zorritxarrez liburuan gertatzen den zerrikeri horiek ez dira bakarrik gertatzen liburuetan eta nik uste det idazleak liburu onekin esan nahi duena da gauzak ahuek oraindikan gertatzen direla.

    Konklusioa: nik irakurri ondoren animatzen zaituet irakurtzea oso polita eta dibertigarria delako liburu ahu.

  8. Liam Suarez
    Liam Suarez
    2016-02-05 Dolores Ibarruri

    Liburu honen gaia nahiko gustatu zait, oso entretenigarria izan delako, niri misteriozko gaiak dituzten liburuak gustatzen zaizkit nahiz eta hau ez izan gogokoa izan dut. Liburu honen gaian Donostiako Bilintx Institutuan gertatzen diren gertakari batzuk kontatzen ditu; gazteen arteko harremanak, teknologia berriak…Baina egun batean norbaitek nesken aldageletan kamera ezkutu bat jartzen du eta iskanbila handia sortzen da.
    Istorioa nahiko interesgarria iruditu zait edozein institutuan gerta daitekeelako liburuan adierazten den istorioa, gainera ekintzak ondo lotuta daude, bakoitzak bere denboran.
    Liburua irakurtzen hasi nintzenean berehala istorioaren barruan sartu nintzen, pertsonaiak oso ondo azalduta daude izaerarari begira baia fisikoari begira imajinazio gehiago erabili behar izan nuen. Korapiloan gertatzen diren ekintzak oso ondo azalduta daude, ordenan eta guztia zentzuarekin. Amaierara begiratzen niri egokiena iruditu zait, gainera ni uste nuena gertatzen da, beharbada amaiera oso intuitiboa da.
    Euskara mota ulergarria da, hitz guztiak euskara batuan adierazita daude eta kalean erabiltzen diren hitz asko adierazita agertzen dira, eta ingelesez hainbat hitz baita. Gainera hitz egiteko modua pertsonaiekin bat zetorren.
    Laburbilduz, liburua gustatu egin zait, entretenigarria delako, batzuetan dibertigarria baita. Gainera gure adineko liburu oso aproposa da eta institutu guztietan gertatu daitekelako.
    Irakurtzea gustuko duen lagun bati gomendatuko nioke nahiko luzea delako baina irakurtzean ondo pasatuko zuen.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna