Atearen atzean

Antton Kazabon
Elkar, 2007
Eleberria

Iraitz, Iker, Josu, Olaia… Iraitz, Iker eta Olaia institutuko ikasleak dira; Iraitz eta Iker bikotea ziren, baina Iraitzek Josu ezagutu du eta beretaz maitemindu da, eta Ikerrekiko harremana hautsi du. Olaiak, Iraitzen eta Ikerren laguna izanik, mutila babesten du, eta ez zaio zuzena iruditzen Iraitzek egin duena. Nor da, ordea, Josu, Iraitzen bihotza eta gogoa erabat harrapatu dituen mutil hori? Ingeleseko irakaslea, ordezkapen bat egitera institutura ailegatu den irakasle berria. Iraitzek ez du sekula hain gustura ikasi, ez du inoiz hainbeste aurreratu ikasgai batean, nota oso onak ateratzen hasten da… Baina azkenean, egia jakiten duenean, alegia Josu homosexuala dela ezagutzean, erabateko gainbehera biziko du.

2 erantzun “Atearen atzean” bidalketan

  1. Beñat Roncal San Miguel

    Iraitz institukozko ikasle bat da. Ikerri utzi dio, maiteminduta dagoelako ingeleseko irakasleaz. Josu deitzen da eta hogei urte gehiago ditu. Baina zer pentzatsen eta sentitzen du Josuk? Ausartuko da Iraitz bere sentimenduak zabaltzen?

    Batetik, liburu honek hizkera erraza du, oso ulergarria da eta dibertigarria ere bada.Bestetik, laburra eta nahiko intentsua da, liburu laburra denez, gauzak oso azkar gertatzen dira eta, horregatik oso liburu bizia da.

    Amodiozko liburuak atsegin dutenentzat hau oso liburu egokia da. Liburu alaia da: idazteko modua eta nahiko mintzamolde ulergarria duelako.

  2. Maider Sarries San Miguel

    Istorio hau nerabe baten amodiozko abenturak kontatzen ditu. Mutil-laguna dauka baina pertsona berri bat etorri da eskolara eta maitemindu egin da. Iraitzek ez daki ezer berataz, baina arriskatzen da. Bere mutil-laguna uzten du eta mutil berriarekin hitz egiten hasten da. Mutiko berria Josu du izena eta Iraitzen ingeleseko irakaslea da. Lortuko ote du Iraitzek Josurekin erlazioa izatea?

    Liburu honen gauzarik deigarriena idatzitako modua da. Iraitzek Josurentzat egindako eguneroko bat bezala idatzita dago. Oso erraza izan da irakurtzeko, gure nerabeko bizitzan gertatu ahal diren gauzez hitz-egiten duelako.
    Beste aldetik, alde negatiboen artean, esan dezakegu oso motza dela eta intriga pixka batekin geratzen zarela.

    Laburbilduz, esan daiteke erreala dela liburu hau. Hamairu urteko nerabeentzat oso gomendagarria da, guk bezalako nerabe baten gertaera txikiak agertzen direlako istorioan. Beste aldetik, ez da batere gomendagarria pertsona helduago batentzat. Ez direlako gauza korapilotsu asko gertatzen. Hau da, liburuxka hau motzegia eta xinpleegia delako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude