Galtzontziloak autobusean zintzilik

Aritz Gorrotxategi
Erein, 2002

2018-01-08 Iruzkin 1

Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio honek. Langabezia zain zuten itzuleran, eta nolabait, bazekiten sei egun hauek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia. Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren, jada, hasierako berdinak. Tartean, labirintu moduko merkatuak, «dromedarioaren sindromea», bidaia turistikoak, Islama eta mezkitak, euskaldunaren beldur atabikoak, Tunezeko historia nahiz kondairak, taxi zaharrak eta auzune zuriak, kontsularen alaba edo emakume misteriotsu bat, Darth Vader eta Ben-Hur, infernua eta paradisua, erregateoak, etorkizun iragarleak, Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra, oasiak eta txirotasuna, gizakiari buruzko gogoetak…

Ekialdea ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek. Ekialdea eta Euskal Herria, tuneztarrak eta euskaldunak, kontrastea etengabe bilatuz, hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko ditugu, haien zalantza eta miseriak azaleratuz. Azkenik, galtzaileen istorioa ere izan daitekeen honetan, euren buruez barre egiteko gai direla erakusten digute hiru protagonistek. Horrela izan ezean, absurdoa da bizitza.



Iruzkin 1 "Galtzontziloak autobusean zintzilik"

  1. Aitor Ardanaz
    Aitor Ardanaz
    2018-01-08 San Miguel

    Istorio honek hiru lagunen ikasbidaia kontatzen du. Bidaia Tunezera da eta bertan gertakizun ugari biziko dituzte. Esate baterako, hondartzan zeuden eta islamiar batzuk islamiarrak egiteko proposatzen diete. Islamiarrak egingo dira?

    Pertsonaiak ongi eginak daude, bakoitza pertsonalitate desberdina dutelako. Liburua motela eta luzea da. Horrez gain, portada ez da deigarria.

    Liburu hau hamabi urte baino gutxiagoko pertsonak ez dute ulertuko kontatzen diren gaiengatik.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna