Asmatu nor naizen

B.Masine
Ibaizabal, 2006
Eleberria

2016-04-19 2 iruzkin

Gutun trukaketa dugu liburuaren ardatza. Neska bat gustukoa duen mutilari sinadurarik gabeko gutunak bidaltzen hasiko da, baita mutilak erantzun ere. Arbela eta bizkar-zorroa ezkuta-lekutzat hartuz sedukzio jokoa garatuko da. Mutilaren izena hasieratik jakingo dugun arren, neskarena ia bukaera arte ez zaigu azalduko eta misterio honek interesa mantentzen lagunduko du.



2 iruzkin "Asmatu nor naizen"

  1. Erika Ferreira
    Erika Ferreira
    2017-12-18 Gaztelupe

    Maisini, Beatrice: Asmatu nor naizen, Bilbo, Ibaizabal, 2006

    Ilea pajeen moduan moztuta daukan neska eta Michel ikaskideak protagonistak dira, Ilea pajeen moduan moztuta daukan neska, Micheleri mezu anonimoak beraren bizkar zoroan utzi egiten dio, Michelek mezua irakurri eta arbelean mezu bat jartzen du, gelako zoro horrek irakurtzeko, eta bere bizkar zoroan mezuak edukitzen jarraitzen ditu, mezu horretan, hurrengoan arbelaren atzealdean usteko esaten dio neskak, Michelek, Euly bezala deitzen dio neskari, mutilaren helburua neska arrapatzea da.

    Bi ikaskideen arteko abentura bitxia irakurtzen dugu liburu honetan, Michel eta Valeriaren moduko gazte interesgarrien istorioa.
    Biok natural idazten dute beraien arteko mezuak, baina Valeriak beldurra du, Micheleri ez gustatzearena; hala ere; Valeria Michelen arteko gelaren nesken zerrendan dago.
    Beraien mezuak 1.pertsonan idatzita daude, 102 orrialde dauzka liburuak eta 15 mezuen bidez idatzita dago; horregatik, istorio luzea da; izan ere, interesgarria da; naiz eta, pixkat zaila, zaila izan arren ez da aspergarria, hiztegi erraza eta informazioa ondo idatzita baitago; hortaz, antolamendua nahiko egokia da.

    Hori dela eta, istorio interesgarria da, animatu zaitez liburu hau irakurtzera!

  2. Gexan Albisu
    Gexan Albisu
    2016-04-19 Haurtzaro ikastola

    Michele ilea pajeen moduan moztuta duen neskatoa da. Klasean bada mutil berri bat bere kurtso berean hasi dena eta Micheleri gustatzen hasi zaio. Ondorioz, orri batean mezutxo bat idatzi eta mutil honen bizkar-zorroan uzten du. Mutilak, mezua irakurtzen duenean, Micheleri idazten dio, nahiz eta susmatzen duen tranpa bat izan daitekeela, bihotzak egia dela esaten dio. Aurrerago arbelaren atzean uzten hasten dira mezuak, baina gelako neska kontakatiluak harrapatu egiten ditu mezuak, eta arbelean galdetzen du ea nor diren. Denak isilik. Erlazioa aurrerantz doa , baina nola bukatuko du?

    Liburua gazte hizkeran dago idatzita, honek gazteen arreta eta interesa sortzen du, gainera, maitasunezko liburua da bikotearen artean idatzita baitako. Kontatzen dituen pasadizoak intriga sortzen dute eta irakurtzera bultzatu, ez baitakizu nola jarraituko duen liburuak. Gainera, mezuz-mezu idatzita dagoenez, protagonista zu zarela iruditzen zaizu. Amodiozko kontakizunak eta mezutxoak gustatzen bazaizkizu, hau da zure liburua, gazte!


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna