Arratia BHIko Izaro Izquierdo

2018/03/2

Ander Deuna ikastolako June Marañon, Arizmendi Ikastolako Beñat Iñurrategi eta Arratia BHIko Izaro Izquierdo, ikasleen artean, eta, eztabaida gogotsua izan ondoren, Izaro Izquierdo sailkatu da.

Zorionak Izaro, eta, zorionak ere Arratia BHIko irakasleei!

Editore profesionalek erabaki dute, kostata, zein izan den iruzkin landuena.
Elkar, Erein, Ibaizabal, Pamiela eta Txalaparta-ko editoreek hartu dute erabaki hori. Haien ustez, maila altua izan da, txukunak eta gustoz eginak dira hiru iruzkin horiek.
Izaro Izquierdok, Jasone Osorok idatzitako “Greta” liburua iruzkindu du. Liburu honek, Irakurlearen irudimena hegan jartzen duela, dio Izarok. Pozik egongo da Jasone, seguru, gure irakurketa ajentzi honetan, www.airakurri.com-en, gauden bezala.
Igorrera joango gara laister saria ematera.
Zorionak eta muxu handi handia denoi.

Eta, adi, Airakurri bidaia ez da gaur bukatu, lurra hartu du hegazkinak momentuz, baina beste helmuga batzuk prestatzen ari gara udazkenerako, ez utzi …last minute….