Sutondoko solasaldia

Juan Martin Iriondo
Ibaizabal, 1996
Solasaldiak

2017-12-29 Iruzkin 1

Gaztetxoei eskainitako bilduma. Liburu arinak eskaintzen ditu, irakurtzeko errazak, asimilagarriak, irakurketaz gozatzen joateko beren beregi egindako apaingarriz jantziak.



Iruzkin 1 "Sutondoko solasaldia"

  1. Ainhoa Murgoitio
    Ainhoa Murgoitio
    2017-12-29 Arratia BHI

    Arratian gertatutako istorioak dira. Igorren, Diman eta Arantzazun hain zuzen ere. Ipuin labur eta ezberdinak dira eta horregatik ez dago protagonista zehatzik. Bizimodu zaharraz asko hitzegiten du. Fikziozko istorioak dira. Bertan, familietan eta auzokoekin egiten ziren gauzak azaltzen dira.

    Hemen agertzen diren ipuinak gertatu ziren toki eta garaian ulertu behar dira. Ipuinak, orduko gertaeraren sineskera, pentsaera, kultura, portaera eta guretzat beste hainbat jokabide agerian jartzen dute.

    Bi alditan irakurri behar den liburu bat da. Bertako euskara astuna eta zaharra da eta horregatik, ez da ondo ulertzen. Aitzitik, istorioak ondo ulertzen badituzu, politak irudituko zaizkizu. Nahiz eta bertako euskara ondo ez ulertu, liburu honek engantzatzen zaitu.

    Liburu honetako hizkera pixka bat astuna da eta horregatik kontakizunaren erritmoa moteltzen du.

    Ainhoa Murgoitio, 2017-12-18


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna