Oroimenaren azala

Jordi Sierra i Fabra
Ibaizabal, 2003
Eleberria

2016-04-19 2 iruzkin

Kalil Mtube hamaika urteko mutiko afrikarra da. Bere bizitza errotik aldatuko da bere aitak saldu, eta kakao plantazio batean esklabo moduan lan egitera behartzen dutenean. Adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko ditu han, baina baita gizakienbihozgabekeria ere. Ihes egitea lortu arren, bide luzea egin beharko du askatasuna eskuratu arte.Oroimenaren azala liburuak munduko biztanle askok bizi dituzten babesik eza eta esplotazioa erakusten ditu.



2 iruzkin "Oroimenaren azala"

  1. Saioa Ainzua Insausti
    Saioa Ainzua Insausti
    2017-12-20 San miguel (Aoiz)

    Eleberri hau adin guztietako neska-mutilentzat gomendagarria izan daiteke konturatzeko nolako bizitza eramaten duten batzuk. Liburuak hamaika urteko mutil afrikar baten bizitza kontatzen du. Gainera oso bizitza gogorra jasan du: bere aitak saldu du, plantazio kakao batera eraman dutelako,...

    Euskararen mailaren aldetik, pixka bat zaila dela suertatu daiteke, zati batzuk ulertzeko zailak direlako. Hala ere, zati gehienak ulergarriak dira.

    Liburua pixka bat astuna da, azalpen gehiegi dauzka eta elkarrizketa gutxi. Gainera kapitulu oso luzeak ditu, baina hori hobetzeko kapitulu bakoitzaren barruan hainbat "kapitulu-txki" daude.

    Istorioak hemen bizi garenok oso zorte ona dugula erakuzten digu. Kexatu ordez, lagundu behar dugula, esplotaziorik ez egoteko, arrazismoa ez egoteko,...
    Pena ematen du, negargura ematen duten zatiak badaude, oso tristeak direnak.

    Lehen esan bezala, liburu hau adin guztietako neska-mutilentzat gomendagarria da, begiak zabaltzeko.

  2. Oiernaiet
    Oiernaiet
    2016-04-19 Jakintza ikastola

    Polita zen, baina luzeegia.

    Historioa ona zen eta ideia ere bai, baina errepikatzailea.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna