Munduko bandarik txarrena

Jose Carlos Fernandes
Txalaparta, 2013
Komikia

2015-01-15 Iruzkin 1

Egilea: Jose Carlos Fernandes
Bilduma: Amaiur
Salneurria: 18,00 €
Itzultzailea: Bego Montorio Uribarren
ISBN: 978-84-15313-48-9

Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu.

Izan ere, artista ezinezkoak dira, antiheroiak, baina ez dute atsekabearen harra txertaturik, koldarren “barrura-begirako-adore” horren jabe dira, hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan. Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere.



Iruzkin 1 "Munduko bandarik txarrena"

  1. Irati miron arce
    Irati miron arce
    2016-01-20 Zorrotza ikastetxea

    Oso ondo dago irakurtzeko eta gutxi gorabehera ez da ain lodia. Nik gomendatzen dut.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna