Iqbalen historia

Francesco D’Adamo. Itzul: Lurdes Auzmendi
Aizkorri, 2003
Eleberria

2016-04-19 3 iruzkin

Eleberri honek Iqbal Masih mutil pakistandarraren benetako historia kontatzen digu, umeen lan esplotazioen aurkako sinboloa bihurtu dena. Beste zenbait ume mordoa bezalaxe bai Pakistanen bai munduko beste herrialde txiroetan legez bere familia nekazariak Iqbal saldu zuen 16 $ mailegua ordaintzeko. Iqbalek alfonbra lantegi batean egin beharko du lan egunero 12 orduz rupia bakar bateko soldataren truke familiak duen zorra kitatu arte (sekula gertatuko ez dena).
Iqbal Ume Langileen Askatasunerako Frontearekin harremanetan jarriko da eta borrokatu eta ihes egingo du lanetik. Geroxeago, elkartean parte hartuko du eta beste zenbait ume askatzen lagunduko du.<BR>
Nazioarteko komunikabideek horren oihartzuna izango dute eta 1994an Gazte ekintzaileak Reebock saria eman zioten eta beka bat zuzenbidea ikasteko. Pakistanera itzuliko da eta gurasoen herrian oporretan dagoela alfonbragileen mafiak garbituko du.



3 iruzkin "Iqbalen historia"

  1. Aitor Mendizabal Urrutxi
    Aitor Mendizabal Urrutxi
    2021-04-18 Txintxirri Ikastola

    Liburu honek Iqbalen historia du izenburu eta Francesco D’Adamosek idatzia dago. Historia hau 16 urteko Fatema deituriko neskato batek kontatuta dago. Hasieran Fatemak kontatzen du pixka bat zelakoa den bere egunerokoa Italian etxe baten lan egiten. Esan dudan bezala, hau etxe batean egiten zuen lan bere anaiarekin batera, etxe hartako emakumeak bi seme-alaba ditu, eta Fatema umeak zaintzen edo erosketak egiten ari den bitartean Iqbalen izena etortzen zaio burura beti. Iqbalen gurasoek 16$ko mailegu bat ordaindu behar zuten, baina nekazariak zirenez ez zuten dirurik, eta Iqbal gizon baten etxean sartu zuten lanean. Bertan ezagutzen du Fatema. Leku horretan egin behar zuen lan denbora luzez, eta horren ondorioz Iqbal errebelde bihurtzen hasten da. Horietako egun batean Iqbalek bertatik joatea lortu zuen gizon baten laguntzari esker. Gizon horrek Iqbali paper bat ematen dio, baina Iqbalek ez daki irakurtzen. Zer egingo du Iqbalek? Berriz ere lantegira joango da laguntza bila? Ala beraiei ere askatasuna ematen?

    Niri pertsonalki liburu hau asko gustatu zait, batzuetan ez baikara konturatzen zelako zortea dugun libre izaten, eta gainera askotan kexatu egiten gara, ni gehien bat. Ez du fantasiazko liburuen emoziorik, ezta misterio zein beldur zantzurik, baina badu errealitatearekin zerikusia. Orain, 2020an, baditugu arazoak, baina imagina zelan egongo diren explotazioa sufritzen ari diren umeak. Errealitatean oinarritutako istorioak gustuko badituzu, liburu hau irakurtzera animatzen zaitut.

  2. Aroa Agirre
    Aroa Agirre
    2017-12-09 Ander Deuna Ikastola

    Fatima ume-ustiatzaile maltzur bati saldutako neska gaixoa da. Berarekin batera Iqbal izango dugu, eleberri honetan benetako protagonista. Biak batera izandako abentura guztiak primeran isladatuko ditu Francescok istorio honetan, gure sentimenduak eta irudimena berpizteko asmoz.

    Fatima eta Iqbalek bizimodu oso zakarra dute, gaur egun oraindik herrialde txiroetan nabarmena dena. Momentu askotan oilo-ipurdia jarri zait esaldien esanahiari buruz hausnartuz oso gogorrak iruditu zaizkidalako. Gure bizimoduarekin konparatuz ez dauka zerikusirik, eta nahiz eta horrelako egoeratan daudela jakin ez dugu gehiegirik egiten hau aldatzeko. Hussain Khan gizon maltzurrarekin amorrua sentituko dugu eleberriaren hainbat zatitan, baina baita ere poza egongo da tartetik lortutako lorpen guztiekin.

    Istorio honeri esker begiak benetan zabaldu ditut. Oso gomendagarria dela uste dut nerabezaroan zein heldutasunean dauden neska-mutilentzat. Batzuentzat aspergarria izan ahal daiteke ilustraziorik ez dituelako; hala ere, irudimena lantzeko eta honekin praktikatzeko aukera paregabea dela uste dut. Baita ere esku tartean duguna aintzat hartzeko balio du, munduko beste pertsona batzuen bizimoduarekin konparatu ahal dugulako gurea.

    Horretaz aparte oso eleberri eramankorra izan da, ez zara istorioan galtzen eta beti hurrengo kapituluan zer gertatuko den jakiteko irrikaz zaude. Kapituluei begiratuz oso egoki egon dira eta modu ezinobean zatitu ditu Francescok eleberriaren parte desberdinak. Istorioak izan duen gauza eta hoberenetariko bat kapituluen amaierak izan dira; hauetan, esaldi limurtzaileak ezarri dira irakurlea jakin-min osoarekin geratzeko asmoz. Esan ditudan arrazoi guztiengandik liburua oso ondo egituratuta dagoela uste dut.

    Eskerrik asko Francesco nire buruari hausnarketa bat egitera bultzakada bat emateagatik, benetan mundua aurrez-aurrez ezagutzeko emandako pausoagatik. Eta zu? Prest ahal zaude istorio liluragarri honen lehen orrialdeak irakurtzen hasteko?

  3. Oier Burgaña
    Oier Burgaña
    2016-04-19 Antoniano ikastetxea

    Fatima Pakistaneko neskato bat da, bere gurasoek bere anaiaren gaixotasuna sendatzeko saldu zuten Hussain Khan ugazabarena beretzako alfonbrak egiteko.
    Fatimak bere sorra ordaintzeko egunero lana egiten zuen, horrela, bere ugazabak egunero rupia bat ematen zion eta arbeletik marra bat ezabatzen zuen, arbela garbia ikustean libre izango zen. Hiru urte pasa ziren baina zorra etzen inoiz amaitzen.Egun batean Iqbal etorri zen, oso mutil errebeldea baina inor baino azkarro eta obeto egiten zituen alfombrak.Iqbalek Hussain Khanen etxetik ihesi nahi du.

    Liburu hau ikaragarri gustatu zait izan ere ume esklabo batzuen eguneroko bizimodua kontatzen duelako,bestalde, liburua egitan gertatutako historia kontzen du, horrek, pentsatzen dizu nola dauden oraindik ume batzuk esklabo direnak hirugarren munduko herrialdeetan.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna