Ilargaren alaba

Toti Martínez de Lezea
Erein, 2013
Eleberria

2016-02-19 2 iruzkin

“Madaleni ez zitzaion zalantzarik geratu emakume haiek sorginak zirela, baina ez zuen ulertzen nola harrapatu eta atxilotu zituzten. Berak zekielarik behintzat, inork ez zuen inoiz sorgin bat harrapatu. Bere herrian ez behintzat.

–Sorginak zarete? –galdetu zion azkenik hurbilen zeukanari, ausardia hartuta; hura begira geratu zitzaion finko-finko, eta ondoren odola ere izoztu zion barre zoli, luze bat egin zuen”.



2 iruzkin "Ilargaren alaba"

  1. Izei Ikutza
    Izei Ikutza
    2017-12-11 Aratia BHI

    Iruzkina

    Toti Martinez de Lezea
    Ilargiaren alaba
    03-06-2013

    Madalen eta Estebania, Madalenen ama, bakarrik bizi ziren Zugarramurdiko inguruetan . Aita eta ahizpa txikia gaixotasun bat jota hil egin zirelako. Estebaniak, bere alaba gaisorik zegoela ikusita, Zugarramurdira joan zen Madalenentzat senargaia bilatzera, horrela ezin izango zen bordatik bota.

    Madalen da protagonista eta bere ama, Estebania batera bizi dira, herriko abadea, aita, hil egin da Madalen arreba txikiarekin batera gaisotasun baten ondorioz. Istorioa pasatzen den bitartean ekintza desberdinak agertzen dira.

    Istorioa pasatzen den bitartean, Madaleni abentura eta gora bera desberdinak gertatuko zaizkio, sorginak, ilargia, basoan egiten duen ibilaldia… Beldura, emozioa, tristura, eta beste hainbat sentimendu izango dira irakurtzen duzunean.

    Euskera ulergarria du liburu honek, harina eta ulergarria, gazteek problema barik irakur ahal dute eta nagusiak ere bai. Ez da istorio aspergarria, oso entretenigarria. Aventura gustatzen bazaizu irakurr ezazu liburu hau.

    Izei Ikutza 2017ko Abenduaren 11a.

  2. Iraide Luaces
    Iraide Luaces
    2016-02-19 Dolores Ibarruri

    Asko gustatu zait liburu hau, Zugarranurdiko sorginen istorioari diruditzen delako. Madalen ama herrira jaistean inkisidorea sorgin bar dela pentsatzea kartzelara eramaten du, orduan Madalen beraren bila joaten da, eta gauza asko egiten ditu bere amak. Nik sorginezko edo sirginkeriaren istorioak, edo gauza horien bitxikeriak atsegin ditut. Liburua gustatu arren,askoz ere gustatzen zaizkit, istorio misteriotsuak edukitzen dituzten istorioak.
    Orokorrean gertatzen diren ekintzak ondo lotuta daude.
    Hasiera ondo azalduta dago, istorioan berehala sartu naiz, ez da bat ere jorapilatsu, ondo deskribatzen dituelako pertsonai nagusiak.
    Liburua irakurtzea jakin-mina sortu dit, ez dakizulako zer, nola eta norekin egingo dituen gauzak.
    Amaiera ez zen nik espero nuena, ondo egon da, baina beste amaiera bat emango nioke.

    Nik liburua aukeratzea egin zuena portada izan zen, deigarria iruditu zitzaidan.
    Laburbilduz, liburua irakurtzen disfrutu dut, arazorik Gabe nire lagun bati gomendatuko nioke, oso entretenigarria delako, benetan primerako liburua da.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna