Eta ez zen alerik ere geratu

Agatha Cristie
Igela, 2005
Eleberria

2014-05-12 Iruzkin 1


Iruzkin 1 "Eta ez zen alerik ere geratu"

  1. Gaizka Aranbarri
    Gaizka Aranbarri
    2017-11-22 Zurriola Ikastola

    Christie, A; Eta ez zen alerik ere geratu;
    Igela Argitaletxea, Iruñea, 2005.

    Agatha Christi-ren liburu honetan etxe barean sartuta dauden 10 protagonista ditugu. Hauek, gertatzen diren misterioak tarteko, banan-bana hiltzen joaten dira, liburuan zehar agertzen den “beltxen” bestiaren modura. Nor ote da hiltzailea?

    Niri liburua asko gustatu zait, denbora asko egon nintzen irakurtzen eta ez nintzen batere aspertu. Lehen unetik bere sareetan harrapatzen zaitu liburuak eta denbora guztian mantentzen zaitu alertan. Gainera, espero ez duzun amaiera dauka! Liburuan zehar agertzen den abestiak ere xarma berezia du. Hasieran, garrantzirik ez duela iruditu arren, istorioan zehar gertatzen diren hilketek abestiarekin zerikusi zuzena dutela konturatuko zara eta hau guztia horren ondo lotzeak meritu izugarria duela iruditzen zait, baina ez nuen gutxiago espero Agatha Christie bezalako egile batengandik.

    Guzti honegatik, oso gomendagarria iruditu zait hilketa eta misteriozko nobelak gustatzen zaizkienentzat. IRAKUR EZAZUE, EZ ZARETE DAMUTUKO!!!!

    Gaizka Aranbarri, 2017-11-22


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna