Ehun ipuin hitz gutxitan

Joxantonio Ormazabal
Elkar, 2010
Ipuinak

2017-12-29 Iruzkin 1

Liburu honetan, orain arte erakutsitako irudimena eta umoreaz gain, bizipenetatik ateratako hausnarketa motz baina sakonak aurkezten dizkigu egileak. Bizitzako kontuak dira, umorez beteak, pentsatzeko eta gozatzeko, haurrentzat eta haur izan zirenentzat ere egokiak. Ehun guztira.



Iruzkin 1 "Ehun ipuin hitz gutxitan"

  1. Maria Melgar
    Maria Melgar
    2017-12-29 Arizmendi

    Liburu honek 100 ipuin edo 100 istorio kontatzen ditu. Orain arte erakutsitako irudimena eta umoreaz gain, bizipenetatik ateratako hausnarketa bat da. Egia esan hausnarketa horrek oso motzak dira baina oso sakonak aurkezten dizkigu Joxantonio, egileak. Liburu honek dituen ipuinak, bizitzako kontu asko eta asko dira, umorez betez egindakoak, pentsatzekoak eta baita ere, gozatzekoak.

    Nire ustez liburu original bat da... Asko gustatu zait irakurtzea, ez naiz batere ez aspertu istorioekin, Liburua, idazle batek ipuin asko eta asko idatzi zituen egun eta gau askotan. Behin eta berriz irakurri zituen denak, eta batzuk ez zitzaizkion gustatu. Gustatu ez zitzaizkion ipuinak edo istorioak “San Joan” suari eman zizkion. Eta besteak karpeta urdin batean gorde zituen. Liburu honetan argitaratuta daudenak, ehun guztira, karpeta urdinetik hartutakoak.
    Haurrentzat eta haur izan zirenentzat egokiak dira liburu honek dituen 100 ipuintxoak. Ipuin guztietatik, atentzioa eman zidan hasieratik 28.ipuina...
    Hona hemen “Bainuontziko Ura” izeneko 28. ipuina;
    Irakasleak pentsatzeko ariketa bat jarri zien ikasleei:
    Bainuontzi bat urez betea dago. Eta zuetako bakoitzari hiru gauza ematen dizkizuete eskura: koilara bat, katilu bat eta pitxer bat. Eta hau da galdera: Nola hustuko zenukete bainuontzia ahalik eta azkarren?
    Gehienek erantzun zuten ura pitxerrarekin komuneko zulotik botaz hustuko zuketela bainuontzia.
    Baina bazegoen gela artan mutiko azkar bat, eta esan zuen:
    Nik tapoia kenduko nioke bainuontziari.
    Txalo egin zioten guztiek mutiko azkarrari.
    Gela hartan bazegoen, ordea, mutiko azkarra bat izan zen haren erantzuna:
    Nik bi gauzak egingo nituzke: bainuontziari tapoia kendu eta pitxerrarekin ura komuneko zulotik bota.
    Luze iraun zuen ondorengo txalo zaparradak.

    Izenburua: Ehun Ipuin Hitz Gutxitan
    Egilea:Joxantonio Ormazabal
    Argitaletxea: Elkar, 2010

    Maria Melgar.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna