Aurpegiko ubeldurak

Antton Kazabon
Elkar, 2010
Eleberria

2017-12-29 Iruzkin 1

Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek?



Iruzkin 1 "Aurpegiko ubeldurak"

  1. Beñat Iñurrategi
    Beñat Iñurrategi
    2017-12-29 Arizmendi

    Protagonista nagusiak lau dira, Matilde etxeko ama, Enara, alaba nagusiena, Lukax, seme gazteena eta Aingeru, Enararen mutil-laguna.
    Matilde ospitalean dago bere senarrak emandako azken jipoiagatik. Oraingo egurra ez da besteak bezalakoa izan, izan ere, bere burua defendatu nahian, bere senarra hil izan behar du. Oraingoa, ez da eman dion lehen astindua izan, aurretik ere gorriak ikusi ditu Matildek. Enara, alaba sarrena, ohartzen zen nola ama ubeldurez ateratzen zen gelatik eta nola gurasoen logelatik oihuak entzuten ziren, baina, seme gazteena, Lukax, gazteegia da horrelako golpe bat bat-batean jasotzeko. Lukax eta Enara aita gabe gelditu dira eta Matilde senar gabe, baina hori ez da dena, etxeko ama ospitalean dago eta seme-alabak etxean bakarrik egon behar dira denbora luzez. Enarak, beste edozein gaztek bezala, egiteko asko ditu, eskolako lanak, etxea garbitu, jatekoa prestatu behar du…. Ezin du denarekin, baina gutxienez Aingeru,bere mutil-laguna, alboan dauka. Irakasleak, Lukax, eskolan trakets dabilela dio irakasleak baina hori ez da berria, inoiz ez da ikasle ona izan, baina triste samar dabilela ere badio. Lukax haserre dago, ez ditu gauzak ondo ulertzen, berak, aita asko maite zuen eta orain aita gabe egoteak min asko egiten dio. Gainera eskolan mota guztietako komentarioak entzuten ditu eta bere ama hiltzailea dela du buruan sartuta. Ez da ama bisitatzera joaten eta ama ere arduratuta dago, baina, psikologoak dio normala dela, gazteegia baita. Baina amaren bizitzan badago beste mutil bat ere, Erramun du izena eta amaren gaztetako pretendiente bat da. Egun batean lore-sorta batekin joan zitzaion bisitan, amak laguna bakarrik dela dio, baina, Enarari zerbait gehiago dagoela iruditzen zaio.

    Indarkeria matxistaz aparte beste gai batzuk ere jorratzen dira liburuan, adibidez alkoholismoa. Aitari gaztetatik gustatu izan zaio parranda, eta parrandak, sarritan, edatea dakar. Neurrian edaten bada ez da guztiz txarra baina bera, beti mozkortuta etortzen zen etxera eta amak zerbait esaten bazion egundoko sermoia armatzen zen.
    Niri liburua asko gustatu zait, gai interesgarriez hitz egiteaz aparte gaiari buelta dezente ematen diodalako behin irakurri ondoren. Liburu bikaina dela iruditu zait eta orain, gai batzuk beste perspektiba batzuetatik begiratu ditzaket. Idazlearen beste liburu baten zain egongo naiz!

    Beñat Iñurrategi


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna