Yolanda Arrietak,  gazteei zuzendutako tailer bat eskainiko du Durango Azokan (DA!), Areto Nagusian abenduaren 2an. Tailer honen bitartez ikasleek liburuen iruzkinak hobetzen ikasiko dute. Literatur kritikari izaten lagunduko diegu.

Kanbo-ko Xalbador kolegioaren eta Bilboko, Karitatearen Alabak Begoñako Andra Mari ikastetxearen 2.DBHko ikasleekin arituko da Yolanda Arrieta, abenduaren 2an, bi saiotan.

Laister izango duzue honen berri.