Aurtengoan,  Maite Mutuberria Iruñeako ilustratzailea izan da tailerraren gidaria. Kanboko Xalbador Kolegioko eta Berako ikasleak izan zituen Maitek entzule. Liburuaren historia eta prozesua eta editorearen lanbidea ezagutarazi die gazteei, eta beren liburutxoa egiteko aukera ere izan zuten.

Maite Mutuberriak ongi ezagutzen du liburu bat egiteko prozesua, bera arduratu baita, besteak beste, Mokotxiki album ilustratuaren edizioaz. Haur eta Gazte literaturako hainbat liburu ilustratu ditu eta hainbat sari eskuratu ditu alor horretan, azkena, Lazarillo Saria 2014an. Ikus-entzunezko komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria da.