Dena ilundu zen
Jaap Ter Haar
Elkar, 1997
Eleberria
Ospitalean esnatu da Ben eta ezer ez duela ikusten konturatu. Itsu gelditu da. Zer egin? Etsipenak jota gelditu? Lehengo bizimodua berregiten saiatu gurasoekin eta betiko lagunekin? Bizimodu berri bati ekin, bere ezaugarriak kontuan izanda? Hasierako ezintasuna gainditurik, itsu geldituta ere biziak aurrera segitzen duela deskubrituko du Benek, bizitzako gauzarik funtseskoenak berdinak direla, eta, axaleko itxuraren azpian, gauzen eta pertsonen egiazko izaerari antzemateko gaitasuna ere baduela.
Iruzkin 1 "Dena ilundu zen"