Krokodiloa ohe azpian

Mariasun Landa
Erein, 2015
Eleberria

Tipo arrunta da ipuin honetako protagonista. Arrunta du etxea, arrunta lanbidea, arrunta izena bera ere: J.J. Ohitura arruntak ditu eta egunero berritzen ditu beti berdin beti berdin edo antzera. Baina halako batean, gaur, ohetik jaiki, eta batere arrunta ez den zerbait gertatu zaio: krokodilo bat ikusi du bere ohe arruntaren azpian. Egoera horretatik abiatuta, eta umore ukitu finez, gertaerak korapilatuz doa autorea, amaiera biribil batera iristen den arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude