Zigarrotxoa ahoz aho

Antton Kazabon
Desclée de Brouwer, 2005
Eleberria

2018-01-08 Iruzkin 1

Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten… Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.



Iruzkin 1 "Zigarrotxoa ahoz aho"

  1. Lur Garai
    Lur Garai
    2018-01-08 Arratia BHI

    Liburu honetako protagonista Mizel dugu. Mutiko hau, mutil dezente bat izatetik, mutiko pasota bat izatera pasatzen da. Ikasle on bat izatetik ikasle txar bat izatera. Jarrera ona edukitzetik jarrera eskasa izatera...

    Antton Kazabonen liburutxo hau, ederra iruditu zait, baina esaldi batzuk ez dira nahi bezalakoak...
    Zigarrotxo punta batengaitik, Mizeleri bizitza aldatu zaio...gainera, abentura askoren artean, maitasun istorio batekin topo egiten du.
    Iñork espero ez duen liburu bat da. Intrigarekin ez geratzeko liburua irakurtzea edozeini gomendatuko nioke.

    LUR GARAI PETRALANDA 2017-12-20


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna